Pueblos con encanto, herri liluragarriak

PORTADA EH PUEBLOS ENCANTO1.indd

Euskal Herria Liburuak bildumak ‘Pueblos con encanto’ argitaratu berri du. Herririk politenak bisitatzeko gonbitea da, Kike Zinkunegiren eskutik. Liburuak 30 herrira eramango gaitu, zazpi herrialdeetan barrena, eta bisitaldi horietan bertatik bertara gozatuko dugu herri horien edertasunaz, ondareaz, kaleetako giroaz eta iraganaldi kitzikagarriaz.

Hasi Pirinioetako erraldoien gerizan eta itsasertzean amaitu, aukeratutako herri guztiek sorginduko dute bidaiaria. Muga-mugan dagoen Lanestosa, gerlari sena duen Uxue, portuak, direla itsasondokoak (Elantxobe, Pasaia), direla ibaietakoak (Bidaxune, Bastida) … Izen handiak ahaztu barik, jakina: Ainhoa, Otsagabia edo Guardia, kasu.

Proposamen bakoitzak ondoko osagai hauek ditu: bisitaz ahal denik eta gehien gozatzeko informazio guztia, gida praktiko bikaina eta aldirietatik egiteko moduko ibilbide gomendatua. Testuen alboan, herri guztietako argazkiak eta ibilbideetako mapak txertatu ditugu.

98-99

44-45

Gorriz jantzitako egunak

20141121_103010Haritz zaharren basoa. Munain-Okariz (Araba).

Bazterrak gorriz jantzi dira egunotan. Edo okrez, horiz, laranjaz. Urtarorik ederrena bere onenak ematen ari da orriak orbel bihurtzen diren bitartean. Etxeko epela utzi eta mendira jotzeko grina hauspotu egin digu. Kolore festa txundigarria dago gure zain.

Hamaika leku egoki daude egun hauetako edertasunaz gozatzeko. Argazkikoa, esate baterako, Entziako mendien abaroan mendez mende hazi den Munain eta Okarizko basoa, haritz zaharren (500 urtetik gorakoak, asko) zuhaiztia. Hori eta beste asko Rutas por los bosques más bellos liburuan ageri dira. Beste aukera klasikoak Aizkorri-Aratz, Aralar, Baztan, Urbasa eta Iratiko oihana izan litezke. Horietara joez gero ere, lagungarriak izango dira Suaren mapa berrituak.

Eta, jakina, zuhaitz zaleak bagara, komeni da zuhaitzen gidaliburua aldean eramatea, aurrean daukagun edertasunaren ardura norena den jakin dezagun.

 

Erosi ‘Una semana en…’ bildumako liburu bat eta eraman beste bat opari

Una semana en.. fotoSua argitaletxeak abian jarri du ‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuekin lotutako kanpaina tentagarria. Bildumako gidaliburu bat erosiz gero, beste bat emango dio opari, erosleak nahi duena.

Promozio honetan parte hartzeko internet bidez egin behar da erosketa, formulario hau betez. Liburuak 14,75 euro balio du eta bete 5 euro ordaindu behar dira bidalketa gastuetarako.

‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuak zazpi dira. Horietarik hiru Euskal Herrikoak dira (Otsagabia-Irati, Izaba-Belagua eta Baztan-Xareta), bi Aragoikoak (Jaca-Canfranc eta Ordesa-Monte Perdido) eta beste biak Kataluniakoak (Vielha-Val de Aran eta Boí-Alta Ribagorça-Aigüestortes). Gidaliburu oso-osoak dira, bailara bakoitza zehatz-mehatz deskribatu ez ezik, bertan aisialdia emateko aukera guztiak bildu eta dozena bat ibilbide eta txango egiteko proposamenak eskaintzen baititu.