Hego haizea lagun

laga2014kourriaLagako hondartza (Ibarrangelu), urriko goizalde eder batean.

Udazkenean, udagoienean, larrazkenean, ohikoak izaten dira hego haizea dabilen egunak. Ez dira hain ohikoak urrian zehar eduki ditugun tenperaturak, epelak baino gehiago, beroak. Baina, hala ere, aukera polita eman digute mendialdean gozatzeko eta itsasbazterretako paraje ederretan barrena ibiltzeko.

Hego haizea zebilen goiko argazkia egin zen goizaldean. Hobeto esanda, erreka haizea, edo herriko haizea, edo aizerria, beste leku batzuetan andre-haize esaten dioten hegoaldeko ufada epela. Hari esker bilakatzen dira goizaldeak eta ilunabarrak oskorri, zerua, itsasoa eta lurraldea eder-eder jantzirik.

Goza ditzagun iraun bitartean, egunen batean di-da aldatu eta datorren urtera arte joan egingo dira eta. Hotzen, eurien eta elurren aroa etorriko da orduan, hura ere eder eta kitzikagarri.

 

‘Excursiones a nacederos’, gure ibaiak sortzen diren lekuen bila

azaltxikiNACEDEROS

Euskal Herria Liburuak bildumako liburu berriaren azala.

Urriko lehenengo hamabostaldian hartuko dute etxean harpidedunek Euskal Herria Liburuak bildumako bosgarren titulua: ‘Excursiones a nacederos’. Bertan gure geografiako ibai nagusien sorlekuetara joateko behar adina informazio eta jakingarri aurkituko ditu irakurleak. Denetara, 50 txango, zein baino zein kitzikagarriagoa, urrutiko mendi edo basoetan ezkutatzen diren ur-begi ederren bila.

Hala testu interesgarriak nola argazki zoragarriak Santi Yanizi zor zaizkio, alegia, Euskal Herriko aditurik handienetako bati. Txango bakoitzarekin batera, deskribapen zehatza, argazki ederrak eta ibilbidea islatzen duen mapa paratu ditu.

Liburuan barrena murgildu ahala Bizkaiko Golkora presaka isurtzen diren erreken ibilera jauzkariek tentatuko gaituzte, baina baita Mediterraneo aldera makurtzen diren ibaien jokaera lasaia, meandroz meandro luzatzeko jaio izan balira bezala. Batzuek zein besteek leku ahaztezinetara eramango gaituzte, hala nola, Vernako haitzuloa eta Kakueta zein Ehujarreko harroiletara (Zuberoa), Errobi eta Biduze ibaien sorburuetara (Nafarroa Beherea), Eskatxabeltza erreka isurtzen den kobazulora (Galdames, Bizkaia), Deba, Urola eta Oria ibaietako ur-begietara (Gipuzkoa) Purón errekaren iturburu eta idoietara (Araba) eta Mediterraneoraino iristen diren ibai nagusien hasierako urrats apaletara, hala Zadorra edo Baias (Araba) nola Ega, Arga, Irati edo Ezka (Nafarroa).

Nacederos_pag-3txikiArabako Purón ibaiaren ur-begiari eskainitako atalaren hasiera.

Erosi ‘Una semana en…’ bildumako liburu bat eta eraman beste bat opari

Una semana en.. fotoSua argitaletxeak abian jarri du ‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuekin lotutako kanpaina tentagarria. Bildumako gidaliburu bat erosiz gero, beste bat emango dio opari, erosleak nahi duena.

Promozio honetan parte hartzeko internet bidez egin behar da erosketa, formulario hau betez. Liburuak 14,75 euro balio du eta bete 5 euro ordaindu behar dira bidalketa gastuetarako.

‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuak zazpi dira. Horietarik hiru Euskal Herrikoak dira (Otsagabia-Irati, Izaba-Belagua eta Baztan-Xareta), bi Aragoikoak (Jaca-Canfranc eta Ordesa-Monte Perdido) eta beste biak Kataluniakoak (Vielha-Val de Aran eta Boí-Alta Ribagorça-Aigüestortes). Gidaliburu oso-osoak dira, bailara bakoitza zehatz-mehatz deskribatu ez ezik, bertan aisialdia emateko aukera guztiak bildu eta dozena bat ibilbide eta txango egiteko proposamenak eskaintzen baititu.