‘Excursiones a nacederos’, gure ibaiak sortzen diren lekuen bila

azaltxikiNACEDEROS

Euskal Herria Liburuak bildumako liburu berriaren azala.

Urriko lehenengo hamabostaldian hartuko dute etxean harpidedunek Euskal Herria Liburuak bildumako bosgarren titulua: ‘Excursiones a nacederos’. Bertan gure geografiako ibai nagusien sorlekuetara joateko behar adina informazio eta jakingarri aurkituko ditu irakurleak. Denetara, 50 txango, zein baino zein kitzikagarriagoa, urrutiko mendi edo basoetan ezkutatzen diren ur-begi ederren bila.

Hala testu interesgarriak nola argazki zoragarriak Santi Yanizi zor zaizkio, alegia, Euskal Herriko aditurik handienetako bati. Txango bakoitzarekin batera, deskribapen zehatza, argazki ederrak eta ibilbidea islatzen duen mapa paratu ditu.

Liburuan barrena murgildu ahala Bizkaiko Golkora presaka isurtzen diren erreken ibilera jauzkariek tentatuko gaituzte, baina baita Mediterraneo aldera makurtzen diren ibaien jokaera lasaia, meandroz meandro luzatzeko jaio izan balira bezala. Batzuek zein besteek leku ahaztezinetara eramango gaituzte, hala nola, Vernako haitzuloa eta Kakueta zein Ehujarreko harroiletara (Zuberoa), Errobi eta Biduze ibaien sorburuetara (Nafarroa Beherea), Eskatxabeltza erreka isurtzen den kobazulora (Galdames, Bizkaia), Deba, Urola eta Oria ibaietako ur-begietara (Gipuzkoa) Purón errekaren iturburu eta idoietara (Araba) eta Mediterraneoraino iristen diren ibai nagusien hasierako urrats apaletara, hala Zadorra edo Baias (Araba) nola Ega, Arga, Irati edo Ezka (Nafarroa).

Nacederos_pag-3txikiArabako Purón ibaiaren ur-begiari eskainitako atalaren hasiera.

1 thought on “‘Excursiones a nacederos’, gure ibaiak sortzen diren lekuen bila

  1. Nere postekin loturak: EH liburuak bildumako harpidedun berrientzat, motxila eta asteburua landetxean opari | Euskal Herria liburuak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s