Euskal Herria Liburuak bildumako harpidedun egiten bazara, Sua Edizioak argitaletxeak Ternua motxila bat eta landetxean asteburuko egonaldia oparituko dizkizu. Eskaintza ezin tentagarriagoa, beraz, gure herriaren sekretuak irakurleen esku lagatzen dituen liburu sortarekin bat egiteko.
Euskal Herria aldizkari ospetsuaren oinordekoa izanik, Euskal Herria Liburuak bildumak sei titulu argitaratzen ditu urtean, betiere mendiaz, naturaz, kulturaz eta bidaiez. Lehenengo urte honetan gure herria maite dutenentzat klasiko bihurtu diren liburuak plazaratu ditu, Excursiones a Nacederos, Ama Lurra edo Guía de Vías Verdes kasu.
Bildumak sei liburu berri kaleratuko ditu 2015ean. Haietako batzuk, seguru, Euskal Herrian barrena ibiltzea gustatzen zaienen kuttunak bilakatuko dira. Harpidetzak orain arteko prezioari eutsi dio (48 euro gehi bidalketa gastuak), alegia, saltokietan baino %50 merkeago. Horrez gain, harpidedunek %25eko deskontua daukate Sua Edizioak argitaletxearen liburu eta mapetan. Eta, esan bezala, harpidedun eginez gero, Ternua motxila eta asteburua landa-etxean opari. Gozatu Euskal Herria Liburuak bildumarekin!