Euskal Herria Liburuak bildumak web gunea berritu du

webguneaEuskal Herria Liburuak bildumak web gunea berritu eta helbidea aldatu du. Web gunea berritu du Euskal Herria aldizkariaren oinordeko den liburu bildumari lekua eta protagonismoa emateko. Gune berrian kaleratu diren ale guztiak daude, zertan diren banan-bana azalduta, baita 2015ean agertuko direnen gaineko xehetasunak ere. Gainera, harpidetzak egiteko aukera eskaintzen du. Aldizkariak, ostera, ez du ezer galdu, bertan aurkituko baitituzue ale zahar guztien erreferentziak (2002-2013 bitartean argitaratu zen Euskal Herria aldizkaria), aldizkariak plazaratu zituen dossierrak (doan deskargatzeko moduan) eta materiala erosteko denda, besteak beste.

Helbidea aldatu ere egin dugu. Orain www.euskalherria-liburuak.eus da, alegia, liburu bildumari egiten dio erreferentzia eta, bestetik, Euskal Herriko beste hainbat eragileekin batera, guk ere .eus domeinuaren aldeko apustua egin dugu, euskal kultura indartuko dugulakoan. Argitaletxearen web gunearen antzera jokatu dugu eta orain sua.eus domeinuan aurkituko gaituzue. Gure posta elektronikoak ere aldatu egin dira. Esate baterako, bezeroentzako zerbitzuarena bezero@sua.eus da.

Beste barik, jaso egizue gure agurrik beroena eta desiorik onenak 2015 urterako. Urte berri on-ona guztioi!

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s