Euskal Herria Liburuak bildumako lehenengo tituluak, ‘Ama Lurra’k, ongi etorri beroa jaso du harpidedun eta irakurleen aldetik. Esaten dugunaren erakusgarri bikaina dugu lehenengo edizioa oso arin agortu izana. Egin kontu, otsailean jarri zen salgai. Sua Edizioak-ek bigarren edizioa argitaratu du apirilean.
Hamar urtez Euskal Herria aldizkarian agertu ziren fauna, landaredi, zuhaitz eta naturaren gaineko erreportajeen bilduma da ‘Ama Lurra’. Begietarako opari hutsa, benetako espezialistek egindako argazki bikainei esker, eta irakurmenerako plazera, euskal fauna eta landaredia zehatz-mehatz ezagutzen duten adituen testuen erruaz. Egin kontu, egileak Juan Carlos Muñoz, Joseba del Villar, Iñaki Mezquita, Jon Benito, Joseba Arrizabalaga, Mar Ramirez eta Amador Prieto dira.
‘Ama Lurra’k 216 orrialde dauzka, denak koloretan, eta bertan zain dauzkagu euskal naturaren protagonista ezagun eta bitxiak, besteak beste, oreinak, izokinak, bisoiak, haritz kandudunak eta haginak, sendabelarrak eta belar sorginduak, ugatz handiak eta marisorginak. Altxor hutsa.
Nere postekin loturak: EH liburuak bildumako harpidedun berrientzat, motxila eta asteburua landetxean opari | Euskal Herria liburuak