Txokoetako isilpeko errezetak, etxera

portadaTXOKOaCOCINA.inddZaporez beteta ekin dio urteari Euskal Herria Liburuak bildumak. Los secretos del txoko a su cocina liburu berriak 218 errezeta bildu ditu helburu argi batekin: denon esku jartzea gure gastronomiaren sekretu guztiak. Hasi arrautzak frijitzen eta segi haragi eta arrain sorta zabalarekin harik eta gourmet afizionatuen eta sukaldean ganoraz hasi nahi dutenen gutiziak ase arte.

Egileak, Andoni Diazek alegia, bere kasa ikasi du txoko eta sozietateetan, batetik, eta lehiaketa gastronomikoetan bestetik. Urte askotako jardunaren ondorioz ikasitako sekretuak denon eskura paratu ditu orain, jatekoak prestatzeko grina eta plazera sentitzen dutenentzat aberasgarri.

Liburuak hamairu atal ditu. Hasi zopa, krema, entsaladak eta hasierako platerekin hasi da. Ondoren, arrautza, tortilla, barazki, lekale, pasta eta arrozen arloak jorratu ditu. Horien ostean, arrain, itsaski, hegazti, ehizaki, haragi, ziza eta onddoen arloan murgildu da. Amaitu orduko, saltsak, saldak, mahonesa, azkenburukoak, olioak eta likoreak zelan prestatu azaldu du. On egin!

EH_TXOKOaCOCINA.indd EH_TXOKOaCOCINA.indd

Harpidedun eta saridun!

Azaroan iragarri genuen bezala, Euskal Herria Liburuak bildumako harpidedunen artean hiru sari zozkatu ditugu. Proiektu honi eusteko ezinbesteko zutabea zarete harpidedunak eta, hortaz, zuen fideltasuna saritu nahi izan dugu. Zehazki, irabazleei autokarabana bana egokitu zaie asteburu baterako, Furgokaravaning konpainiaren eskutik. Ondoko hauek dira saridunak:

Gorka Uriarte Unzalu (Gasteiz, Araba)

Rafael Guillem Artacoz (Puiu, Nafarroa)

Felix Uriarte Mandaluniz (Hondarribia, Gipuzkoa).

Zorionak hirurei eta ondo-ondo pasa.