Mapas Pirenaicos bildumako 3D aplikazioak zozketatuko ditu Suak

Bederatzi dira dagoeneko Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazioak. Hemendik jaitsi daitezke smartphonetara (oraingoz Android sistemadunetara baino ez). Hasierako lauei (Monte Perdido-Gavarnie, Maladeta-Aneto, Aigüestortes-San Maurici eta Belagua-Zuriza) beste bost gehitu zaizkie: Bardeetako biak (Bardea Zuria eta Beltza), Aralar, Balaïtous-Vignemale eta Posets-Perdiguero.

Face au Sud enpresak egokitu ditu Miguel Angulok eta Gorka Lopezek atondutako jatorrizko mapak eta 3Dko errekreazio zoragarriak lortu ditu, inguru horietan mendi irteerak egin nahi dituztenentzat lagungarri bikainak. Goiko bideoak ematen du erabilera moduen eta aukeren berri.

Jaso bat doan

Sua Edizioak-ek Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazio multzoa zozketatuko du. Esku hartzeko nahikoa da galdetegia betetzea abenduaren 11 baino lehen. Irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko ditu Suak bere sare sozial guztietan.

Harpidedun eta saridun!

Azaroan iragarri genuen bezala, Euskal Herria Liburuak bildumako harpidedunen artean hiru sari zozkatu ditugu. Proiektu honi eusteko ezinbesteko zutabea zarete harpidedunak eta, hortaz, zuen fideltasuna saritu nahi izan dugu. Zehazki, irabazleei autokarabana bana egokitu zaie asteburu baterako, Furgokaravaning konpainiaren eskutik. Ondoko hauek dira saridunak:

Gorka Uriarte Unzalu (Gasteiz, Araba)

Rafael Guillem Artacoz (Puiu, Nafarroa)

Felix Uriarte Mandaluniz (Hondarribia, Gipuzkoa).

Zorionak hirurei eta ondo-ondo pasa.