Bederatzi dira dagoeneko Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazioak. Hemendik jaitsi daitezke smartphonetara (oraingoz Android sistemadunetara baino ez). Hasierako lauei (Monte Perdido-Gavarnie, Maladeta-Aneto, Aigüestortes-San Maurici eta Belagua-Zuriza) beste bost gehitu zaizkie: Bardeetako biak (Bardea Zuria eta Beltza), Aralar, Balaïtous-Vignemale eta Posets-Perdiguero.
Face au Sud enpresak egokitu ditu Miguel Angulok eta Gorka Lopezek atondutako jatorrizko mapak eta 3Dko errekreazio zoragarriak lortu ditu, inguru horietan mendi irteerak egin nahi dituztenentzat lagungarri bikainak. Goiko bideoak ematen du erabilera moduen eta aukeren berri.
Jaso bat doan
Sua Edizioak-ek Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazio multzoa zozketatuko du. Esku hartzeko nahikoa da galdetegia betetzea abenduaren 11 baino lehen. Irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko ditu Suak bere sare sozial guztietan.
Nere postekin loturak: Bilbao Mendi Filmarekin batu dira Sua eta El Mundo de los Pirineos | Euskal Herria liburuak