Etxetik irten gabe: Orreaga, natura, kondaira eta fedearen bidegurutzea

ORREAGA_azala

Etxean gauden bitartean leku askorekin gomutatu gara, seguru. Nork bere kutunak izango ditu, jakina, baina asko gara, dudarik gabe, Nafarroako Pirinioaren oroimina sentitu dugunok. Gaur zati txiki bat dakarkizuegu. Leku berezia da, aparta, non naturak, kondairak eta legendak bat egin duten. Orreagaz mintzo gara, Orreaga esatean gauza asko esaten ditugula jakitun: Pirinioetako igarobidea, santutegia, erromesen eta mendizaleen ostatua, txorizaleentzako behatokia, errege-hilobia, altxor artistikoa eta historian jaio eta legendan betikotu zen guda baten balizko eszenatokia, besteak beste.

Helburu horrekin  “Roncesvalles / Orreaga. Historia, arte y excursiones” (Sua Edizioak, 2018) liburura jo dugu. Alberto Murorenak dira, hala testuak nola argazkiak. Denon begien aurrean jarri ditu Orreagak gorde dituen altxorrak, hala artean, nola naturan eta historian. Nahiko da Orreaga -n klik egitea eta txango eder honetan murgilduko zara. Ondo ibili!

Etxetik irten gabe: Everestera Alex Txikonekin

mundubatmotxilanMTDO

Etxetik irten gabeko irakurketekin segitzen dugu txoko honetan. Oraingoan abentura kitzikagarrira batzeko proposamenarekin gatozkizue. Alex Txikon Everestera abiatu da, neguan eta oxigeno barik igotzeko asmoz. Mendi igoera da, bai, urruneko parajetarako espedizioa, bai, baina baita barne bidaia ere, bere motxilarekin (Motx) solasean, bizitza, kirola eta mendia uztartuz, gure izatearen muinetara. Unai Ormaetxeak modu zoragarrian kontatu du “Mundu bat motxilan. Alex Txikonen meNditazioak” liburuan, César Llagunoren ilustrazioak lagun. Beheko estekan daukazue ataletako bat, pdfan, gustu baduzue.  Ondo ibili!

Mundubatmotxilan_K1

01B_Mundubatmotxilan

Etxetik irten gabe: hegaztiak Organbidexkatik gora

EHL_36 ANIMALESmtdo

Egunotako konfinamenduak naturarekiko harreman estuagoaren oroimina piztu du gutako askorengan. Oihanean ibili, itsasora irten, tontor edo harrateetatik paisaiak ikusi, haitzarteetan barneratu… Beti ere inguruneari, landarediari eta faunari zor diogun begirunerik handienaz. Horregatik, gaur zuen esku utziko dugu “Rutas para observar animales” (Sua Edizioak, 2019) liburu bikainak dakartzan hogeita hamar proposamenetatik bat. Klikatu beheko irudien gainean eta goazen Mar Ramírez eta Juan Carlos Muñoz adituekin batera Zuberoako Organbidexkara, Iratiko oihanaren gaineko mendilepora alegia, gure buruen gainetik milaka hegazti nola igarotzen diren ikustera.

 

“Rutas para observar animales”  liburuan egileek hogeita hamar proposamen batu dituzte, hasi Bizkaiko Golkoko uretan eta Pirinioetako gailur garaietan amaitu, basoak, Bardeetako basamortua, itsaslabarrak eta zingirak bisitatu ostean. Txango horietan zetazeoak, tximeletak, oreinak eta milaka hegazti ikusiko ditugu, besteak beste. Kontatu, trebeziaz kontatu digu Mar Ramirezek, eta irudietan islatu Juan Carlos Muñozek egin du, bere ohiko maisutasunaz.

This slideshow requires JavaScript.