Etxetik irten gabeko irakurketekin segitzen dugu txoko honetan. Oraingoan abentura kitzikagarrira batzeko proposamenarekin gatozkizue. Alex Txikon Everestera abiatu da, neguan eta oxigeno barik igotzeko asmoz. Mendi igoera da, bai, urruneko parajetarako espedizioa, bai, baina baita barne bidaia ere, bere motxilarekin (Motx) solasean, bizitza, kirola eta mendia uztartuz, gure izatearen muinetara. Unai Ormaetxeak modu zoragarrian kontatu du “Mundu bat motxilan. Alex Txikonen meNditazioak” liburuan, César Llagunoren ilustrazioak lagun. Beheko estekan daukazue ataletako bat, pdfan, gustu baduzue. Ondo ibili!