Mapas Pirenaicos bildumako 3D aplikazioak zozketatuko ditu Suak

Bederatzi dira dagoeneko Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazioak. Hemendik jaitsi daitezke smartphonetara (oraingoz Android sistemadunetara baino ez). Hasierako lauei (Monte Perdido-Gavarnie, Maladeta-Aneto, Aigüestortes-San Maurici eta Belagua-Zuriza) beste bost gehitu zaizkie: Bardeetako biak (Bardea Zuria eta Beltza), Aralar, Balaïtous-Vignemale eta Posets-Perdiguero.

Face au Sud enpresak egokitu ditu Miguel Angulok eta Gorka Lopezek atondutako jatorrizko mapak eta 3Dko errekreazio zoragarriak lortu ditu, inguru horietan mendi irteerak egin nahi dituztenentzat lagungarri bikainak. Goiko bideoak ematen du erabilera moduen eta aukeren berri.

Jaso bat doan

Sua Edizioak-ek Mapas Pirenaicos bildumako 3Dko aplikazio multzoa zozketatuko du. Esku hartzeko nahikoa da galdetegia betetzea abenduaren 11 baino lehen. Irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko ditu Suak bere sare sozial guztietan.

“Rutas botánicas por parajes de ensueño”, ametsetako ibilbideak

EH 22 RUTAS BOTÁNICASonline

“Hogeita hamaika ibilbide botaniko, hogeita hamaika bidezidor lasai asko egiteko, loreen ikuskizunari erreparatzeko beste asmorik ez dugula. Esku artean daukazuna ez da gidaliburu botanikoa, ezta mendi gidaliburua ere, baina arlo bietatik edanez nahaste kitzikagarria osatu du”. Horrela aurkeztu du egileak, Jon Benito biologo eta argazkilariak, Euskal Herria bildumako liburu berria, “Rutas botánicas por parajes de ensueño”.

Proposamen bakoitzak xehetasun handiz deskribatzen du ibilbidearen nondik norakoak, beti ere natur eremu zoragarrietan barrena, eta osagarri gisa inguru horretako sei loreren fitxa dakar. Horrela, egileak Inglares ibaiko azafraiak ezagutzera eramango gaitu, Lamioxin aldeko haginak aurkeztuko dizkigu, Gorbeiako landare haragijaleak, Lokizko sakanetako estrepa eta ipuruak eta Iturraran (Pagoeta) edo Villa Arnaga (Kanbo) bezalako lorategi harrigarriak ahaztu gabe.

RutasBotanicas003

Egilea, Jon Benito, Euskal Herria Liburuak bilduman lehenengoz agertu da liburu propio batekin baina bildumako lehenengo aleko, “Ama Lurra”, egileetako bat izan zen. Horrez gain, sarritan kolaboratu du Sua Edizioak-ekin. Besteak beste, natura hizpide hartu dituzten artikulu ugari argitaratu ditu Euskal Herria, Nora eta El Mundo de los Pirineos aldizkarietan.

Hogeita hamaika ideia, beraz, Euskal Herria goitik behera ibiltzeko, lehenago egondako lekuekin gozatzeko eta inoiz egon gabekoekin harritzeko, alegia, gure herria sakonago ezagutzeko.

This slideshow requires JavaScript.

Galiziako itsasertzaren xarma, “Los mejores paseos por la costa gallega” liburuan

GLCIA COSTA azala 07_MTDOGaliziak itsasertz luzea dauka, amaigabea bezain zoragarria, 1.498 km luze. Hondartza harrigarriak, senaiak, kalak eta itsasadar bihurriak, labar arriskutsuak… Horiek guztiak ageri dira “Los mejores paseos por la costa gallega” liburu berrian. Anxo Rial kazetari eta argazkilariak ondu du eta ondo baino hobeto igartzen da, hala testuei darien jakintza eta pasioan nola irudien ederrean.

Liburu honen asmoa, hain zuzen, kostalde horretako leku hautatu batzuetan barrena ibiltzea da, txango liluragarriak eginaz eta paseo ederrak urratuz itsasoaren hegitik. Itsasalde horretatik zazpi kultura eta jende heldu zen, nork bere lorratza uzteko Galiziako herritarren nortasunean.

Irakurle bidaiazaleak leku menderakaitz zein atseginetara eramango duen liburua dauka eskura, beti ere kresalaren usainean. Hautatutako ibilbideak dira, txangorik ederrenak, azken finean, kostaldea bisitatzeko parada emango diguten bidaia laburrak, lekuan lekuko bazterrak, ohiturak, herritarrak eta gastronomia bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

Galicia bildumako bigarren liburua da hau. Aurrekoa Anxo Riali zor zaio ere: “Rutas con leyenda”. Lehenengo edizioa agortuta, bigarrena kaleratu du.

This slideshow requires JavaScript.