Harpidedun eta saridun!

Azaroan iragarri genuen bezala, Euskal Herria Liburuak bildumako harpidedunen artean hiru sari zozkatu ditugu. Proiektu honi eusteko ezinbesteko zutabea zarete harpidedunak eta, hortaz, zuen fideltasuna saritu nahi izan dugu. Zehazki, irabazleei autokarabana bana egokitu zaie asteburu baterako, Furgokaravaning konpainiaren eskutik. Ondoko hauek dira saridunak:

Gorka Uriarte Unzalu (Gasteiz, Araba)

Rafael Guillem Artacoz (Puiu, Nafarroa)

Felix Uriarte Mandaluniz (Hondarribia, Gipuzkoa).

Zorionak hirurei eta ondo-ondo pasa.

Euskal Herria Liburuak bildumak web gunea berritu du

webguneaEuskal Herria Liburuak bildumak web gunea berritu eta helbidea aldatu du. Web gunea berritu du Euskal Herria aldizkariaren oinordeko den liburu bildumari lekua eta protagonismoa emateko. Gune berrian kaleratu diren ale guztiak daude, zertan diren banan-bana azalduta, baita 2015ean agertuko direnen gaineko xehetasunak ere. Gainera, harpidetzak egiteko aukera eskaintzen du. Aldizkariak, ostera, ez du ezer galdu, bertan aurkituko baitituzue ale zahar guztien erreferentziak (2002-2013 bitartean argitaratu zen Euskal Herria aldizkaria), aldizkariak plazaratu zituen dossierrak (doan deskargatzeko moduan) eta materiala erosteko denda, besteak beste.

Helbidea aldatu ere egin dugu. Orain www.euskalherria-liburuak.eus da, alegia, liburu bildumari egiten dio erreferentzia eta, bestetik, Euskal Herriko beste hainbat eragileekin batera, guk ere .eus domeinuaren aldeko apustua egin dugu, euskal kultura indartuko dugulakoan. Argitaletxearen web gunearen antzera jokatu dugu eta orain sua.eus domeinuan aurkituko gaituzue. Gure posta elektronikoak ere aldatu egin dira. Esate baterako, bezeroentzako zerbitzuarena bezero@sua.eus da.

Beste barik, jaso egizue gure agurrik beroena eta desiorik onenak 2015 urterako. Urte berri on-ona guztioi!

 

 

 

EH liburuak bildumako harpidedun berrientzat, motxila eta asteburua landetxean opari

EHharpidetzaEuskal Herria Liburuak bildumako harpidedun egiten bazara, Sua Edizioak argitaletxeak Ternua motxila bat eta landetxean asteburuko egonaldia oparituko dizkizu. Eskaintza ezin tentagarriagoa, beraz, gure herriaren sekretuak irakurleen esku lagatzen dituen liburu sortarekin bat egiteko.

Euskal Herria aldizkari ospetsuaren oinordekoa izanik, Euskal Herria Liburuak bildumak sei titulu argitaratzen ditu urtean, betiere mendiaz, naturaz, kulturaz eta bidaiez. Lehenengo urte honetan gure herria maite dutenentzat klasiko bihurtu diren liburuak plazaratu ditu, Excursiones a Nacederos, Ama Lurra edo Guía de Vías Verdes kasu.

Bildumak sei liburu berri kaleratuko ditu 2015ean. Haietako batzuk, seguru, Euskal Herrian barrena ibiltzea gustatzen zaienen kuttunak bilakatuko dira. Harpidetzak orain arteko prezioari eutsi dio (48 euro gehi bidalketa gastuak), alegia, saltokietan baino %50 merkeago. Horrez gain, harpidedunek %25eko deskontua daukate Sua Edizioak argitaletxearen liburu eta mapetan. Eta, esan bezala, harpidedun eginez gero, Ternua motxila eta asteburua landa-etxean opari. Gozatu Euskal Herria Liburuak bildumarekin!