Nafarroako Natur Mirariak, gozamen hutsa

00_MARAVILLAS_NAVARRA(cubierta).indd

Sorginduko gaituen liburua da Nafarroako Natur Mirariak-Maravillas Naturales de Navarra, Sua Edizioak-ek egunotan argitaratu duen liburu elebidun zoragarria. Bertan bildu ditu, Santi Yanizen testuen eta argazkien bidez, Nafarroako natur ondareko alerik preziatuenak. Bardeetako lur elkorretatik hasi eta Biduze ibai emaritsuraino, eta Azueloko haitzetatik Larrako alpetar eremuraino.

Ozen eta argi esan du egileak berak liburuaren aitzinsolasean: Nafarroa paregabea da paisaia sorta itzelari esker. Kilometro gutxitan igarotzen da ordeka nabarretatik muino berdeetara eta bertatik zuriz janzten diren haitz garaietara. Libururako 34 paraje aukeratu dira, esaten dugunaren erakusgarri. Argazkiak ikusita zalantza guztiak uxatuko ditugu, leku guzti horien edertasuna barra-barra zabaltzen dute eta.

Liburuko orrialdeetan barrena Larraun bezalako ibai bihurriak agertuko zaizkigu, edo Aritzakun eta Urritzate bezalako ibar ahaztuak, Mueseko monolitoen gisako harrizko eskulturak… Eta, jakina, natur mirari ezagun guztiak: Iratiko oihana, Urederrako iturburua, Bertizko Jaurerria, Belagua eta Larra, Bardeetako basamortua, Arbaiungo Atea…

Argazkiekin batera eremu bakoitzeko arima zizelkatzen duten testuak idatzi ditu Santi Yanizek. Liburua ele bitan dator, euskaraz eta gaztelaniaz.

This slideshow requires JavaScript.

“Los ríos más bellos” liburuko altxorra, agerian: 32 argazki panoramiko zabalgarriak

ibaiakCompleto2.inddLerro hauen gainean eta azpian “Los ríos más bellos” liburuko aurkibidea paratu dugu. Ibai bakoitzaren alboan, dagokion argazki panoramiko zabalgarria (hiru orrialdekoa) ageri da. Egin klik aurkibidearen gainean handiago ikusi nahi baduzu. Orotara, 32 irudi dira, mota guztietako ibaiekin (ibai zabalak, urtegietan bildutakoak, mendi errekak…)  egun eta urtaroen araberako argiaz ikusita. Argazki guztiak Koldo Badillok egin ditu.

Argazki panoramiko zabalgarriaz gain, ibai bakoitzak argazki gehiago dakartza, baita jakingarri geografikoak, kultura- eta natura- altxor nagusiak, ibilbide seinaleztatuak eta gomendatutako begiralekuak ere. Gainera, ibai ondotik paseoan ibiltzeko txangoa proposatzen du.

ibaiakCompleto2.indd

Hiru orrialdeko argazki panoramikoak, “Los ríos más bellos” liburuko ezusteko atsegina

KB-13092015-_DSC1885Los ríos más bellos” Euskal Herria Liburuak bildumako nobedadadea zer esana ematen ari da. Izan ere, irakurleak harrituta gelditu dira ibaietako irudi panoramikoen tamaina eta kalitatearekin. Ibaien argazki itze horiek eskuin aldera zabaltzen dira liburuko hiru orrialde bete arte. Horrela, askotaz gehiago goza daiteke paisaia horien edertasunaz. RIOS_CUBIERTA.indd

Denetara liburuaren baitan 32 altxor gorde dira, ibai bakoitzeko bana, Ibai luze zein mendi lats apal, atal bakoitzean argazki zabalgarri horietako bat aurkituko dugu, dena koloretan, Euskal Herriko ibar ederrenak gure begien aurrean paratzeko.

Argazkiak Koldo Badillok egin ditu. Naturan aditua da eta 2006tik hona sarritan argitaratu du Sua Edizioakekin, Euskal Herria zein el Mundo de los Pirineos aldizkarietan batik bat.

KB-13092015-_DSC1888