Asteon kaleratu da “Los ríos más bellos y excursiones por sus riberas”, Euskal Herria Liburuak bildumako ale berria. Berria eta dotorea, hala edukiz nola itxuraz lan bikaina da eta. Alde batetik, ibaiak koloretako argazki panoramikoetan agertu ditu. Beste aldetik, ibai bakoitzak bere fitxa dakarrelako aldean, hamaika jakingarri eta ibaiertzetako txango baterako proposamenaz hornituta.
Argazkiak Koldo Badillori zor zaizkio. Naturan espezializatua, Euskal Herria goitik behera korritu du une egokia, bazter ederra, ibar sorginduak eta argiak uraren gainean noiz ehizatuko. Irudi horiek hiru orrialdeko argazki panoramiko zabalgarri gisa aurkeztu zaizkio irakurleari.
Denetara 32 ibai eta erreka aukeratu dira. Bakoitzak, esan bezala, fitxa bana dakar: azala, argazki panoramiko zabalgarria, ibaiaren nondik norakoak (datu ekologikoak, geografikoak, eremu babestuak, begiratzeko lekuak, ibilbide balizatuak…) eta ibarretatik egiteko txango proposamena. Izan ere, liburu eder baina erabilgarria dugu hau, ibaiak jakitera emateko eta bertara joateko tentazioa sortzeko pentsatua.
Esan beharrik ez, Euskal Herriko ibai nagusiak liburuan daude, hsi Aturritik eta Ebroraino. Arga, Ega, Irati, Nerbioi eta Bidasoa, adibidez, liburuan aurkituko dituzue, baina baita eskualde mailako ardatzak direnak (Urola, Baia, Ezka, Oka…) eta mendi erreka apalak ere (Olazar, Txangoa, Urbeltza…).
Behean, Irati ibaiari dagokion fitxa jarri dugu. Bertan daude azala, argazki panoramikoa, fitxa eta txango proposamena.
Nere postekin loturak: Hiru orrialdeko argazki panoramikoak, “Los Ríos más bellos” liburuko ezusteko atsegina | Euskal Herria liburuak