Euskal Herria liburua, Hamaika telebistan

Bideoa

Elkar fundazioak eta Sua argitaletxeak plazaratu berri duten Euskal Herria liburuaren gaineko erreportajea egin du Hamaika Telebistak. Gure herria zer den, nolakoa den lurraldea, zelakoak diren herritarrak, gure historia, hizkuntza eta paisaiak… Hori dena dago laburbilduta Euskal Herria liburuan. Eta lau hizkuntzetan argitaratu da, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hizkuntza bakoitzak bere liburua dauka.

Erreportajea ikusteko, sakatu beheko estekan edo liburuaren irudiaren gainean.

http://www.bideometa.net/node/79071/browser_bideoa?is_hide_h1=1

euskal herria liburua

Euskal Herria, gure herria islatzen duen liburua

euskal herria liburua

Euskal Herria liburu bihurtu zaigu Elkar fundazioaren eta Sua argitaletxearen eskutik. Liburu eder eta zoragarri, gure herria zer den lau haizetara zabaltzeko aldarri, gure txikitasunean biltzen den kontinente zabal eta kasik amaiezinaren adierazgarri. Zehatz esatearren, Euskal Herria lau liburu bihurtu da, euskarazkoa, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa eta ingelesezkoa alegia, Elkar fundazioaren asmoa baita euskal kultura sustatzea eta Euskal Herria aurkeztea hala hemen bizi garenoi nola kanpotik bisitari datozenei. 

Koloretan emanda datoz 160 orrialdeak, zein baino zein ederragoa. Bertan daude gure naturaren altxorrak (ibaiak, basoak, mendiak, itsasoa, basamortua, fauna eta landaredia), gure hiriak eta gure lantegiak. Horiek denak naturaren eta gizakiaren arteko harremanaren ondorioak dira. Eta herri honetako seme-alaben jardueren emaitzak dira, halaber, liburuaren bigarren zatian ageri diren eremuak: historia, euskara, artea, kirola, musika, antzerkia, literatura, gastronomia…

Elkar fundazioak eta Sua argitaletxeak kaleratu dute liburua. Testuak Hektor Ortegarenak dira eta argazki gehienak, Alberto Murorenak. Eta sekretu bat belarrira: Durangoko Azokan erosten duenak hamabi kantuko cd berezi bat eramango du opari. Kantu horiek, zelan ez, Euskal Herria dute hizpide.

EH_22-13EH_46-47

Erosi ‘Una semana en…’ bildumako liburu bat eta eraman beste bat opari

Una semana en.. fotoSua argitaletxeak abian jarri du ‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuekin lotutako kanpaina tentagarria. Bildumako gidaliburu bat erosiz gero, beste bat emango dio opari, erosleak nahi duena.

Promozio honetan parte hartzeko internet bidez egin behar da erosketa, formulario hau betez. Liburuak 14,75 euro balio du eta bete 5 euro ordaindu behar dira bidalketa gastuetarako.

‘Una semana en…’ bildumako gidaliburuak zazpi dira. Horietarik hiru Euskal Herrikoak dira (Otsagabia-Irati, Izaba-Belagua eta Baztan-Xareta), bi Aragoikoak (Jaca-Canfranc eta Ordesa-Monte Perdido) eta beste biak Kataluniakoak (Vielha-Val de Aran eta Boí-Alta Ribagorça-Aigüestortes). Gidaliburu oso-osoak dira, bailara bakoitza zehatz-mehatz deskribatu ez ezik, bertan aisialdia emateko aukera guztiak bildu eta dozena bat ibilbide eta txango egiteko proposamenak eskaintzen baititu.