Mundumira 2014, munduko kulturen jaialdia itzuli egin da

kartela

Sua Edizioak argitaletxeko Euskal Herria Liburuak bildumak, Ginmusicak eta Debagoieneko Mankomunitateak asteburu bete jai antolatu dute maiatzaren 30a, 31 eta ekainaren 1erako. Mundumira, munduko kulturen jaia itzuli egin da, bete-betean itzuli ere, Arrasate giro onaz, musikaz, gastronomiaz, azokez eta kirolaz betetzera.

Musikaren gidaritzapean (Kiko Veneno, Betagarri, Yemamah….), hamaika ikuskizun harrigarri (Herritmo: Kukai, Oreka TX eta Kalakan), munduko gastronomien azoka, aurtengo berritasuna den Ekoferixa (produktu ekologikoen eta slow foodeko feria), txangoak inguruetako natur parajeetara, kirol erakustaldiak, hitzaldiak… Zentzumenak pizteko, gogoak asetzeko, tripazorriak dantzan ipintzeko eta jakin-mina areagotzeko programa bete-betea dakar Mundumirak.

Baina hori guztia handia izanda ere, giroa are garrantzitsuagoa izango da. Debagoieneko herritarren eta bisitarien artean jai giro aparta sortzen baita Mundumira eskualdera iristen den bakoitzean.

Segi Mundumiraren gaineko informazio guztia blog honetan, facebooken, twitterren edo Mundumiraren webgunean. Azken horretan egitarau osoa aurkituko duzu.

Nerbioiko ur-jauzia, txori-begiz

Martxoan bidali ziguten HDpro enpresakoek Nerbioiko ur-jauzi ikusgarriaren bideo hau. Dron bidez egin zuten grabaketa eta horri esker paraje liluragarri horretako ezohiko ikuspegia eskaintzen du. Ezin izan diogu gure blog sortu berrira ekartzeko tentaldiari eutsi. Hemen daukazue Nerbioiko ur-jauzia, 220 metroko saltoa, txori-begiz ikusita.

Salto del Nervión from HDpro on Vimeo.

Nerbioiko ur-jauzia Burgos eta Araba arteko mugan dago, Gorobel-Salbada eta Gibijoko mendilerroak elkartzen diren aldean. Euri edo elur handien ostean agertzen da ur-saltoa. Bertara heltzeko biderik ohikoena Urduñako mendate gainetik abiatzen da.

Kartografia berria eta eguneratua: 1:25.000 sorta

PORTADA MP Urbasa.inddPORTADA MP Leire.indd

Mapas Pirenaicos bildumako Leire eta Urbasako mapa-liburuen azala .

Sua Edizioak argitaletxeak aurrerapauso handia eman du Mapas Pirenaicos 1:25.000 bildumako kartografia berriarekin. Aldean dakartzan nobedadeei esker, lan hori erreferentziala izango da aurrerantzean. Alde batetik, Miguel Angulo kartografo eta mendi-idazleak erabili dituen teknika berritzaileak itxura berri eta argiagoa eman diote. Horrekin batera, argitaratutako lan berri guztietan eguneratze lan zehatza egin du, azken urteetako aldaketak txertatzeko. Testuei dagokienez, Gorka Lopez mendi-idazleak orain dela gutxi egindako landa-lanaren emaitza dira proposamen guzti-guztiak.

Ibilbideak GPS bidez grabatu ditugu eta trackak eta waypointak laster egongo dira eskuragarri Sua Edizioak-en webgunean, baita Wikilocen eta CompeGPS gunean ere.

Bilduma berriko lehenengo lau aleak argitaratu dira dagoeneko: Aigüestortes i Estany de Sant. MauriciMonte Perdido y GavarnieSierra de UrbasaSierra de Leire. Ekainean Euskal Herriko lau titulu gehiago agertuko dira: Aizkorri, Baztan, Aralar eta Irati.

Ale berriak argitaratu ahala, bilduma honek Cuadernos Pirenaicos historikoa ordezkatuko du.