“Montañas de risa”, txango bete barre

MONTANASdRISA1

“Montañas de risa” izango da, inolako zalantzarik gabe, Suak urte akabuan argitaratu dituen nobedadeen artean harrigarriena. Umore grafikoa jorratzen duen liburua da, baina berezitasun ederraz jantzita datorkigu: islatzen dituen egoera komiko guztiak mendiarekin, abentura-kirolekin, kanpinarekin, familia txangoekin edo eskaladarekin lotuta daude.

Egoera horietako asko ezagunak egingo zaizkie aisialdian jarduera horietan aritzen direnei. Beste batuzk, ostera, zorokeriak dira, muturreraino eramanda. Batzuek eta besteek, seguru gaude, irribarrea marraztuko dute gure ezpainetan irakurri ahala.

Gidoiak bikainak izateaz gain, bineten kalitatea dira liburuaren ezaugarrietako bat. Egilea Norberto Fernandez Serrano dugu, benetako espezialista, hamaika komikiren egilea hala umore grafikoaren arloan nola komikigintza klasikoaren esparruan.

“Rutas singulares con hamaiketako”, a ze plana!

Cubierta.indd

Zer hobeagorik goiza naturaren erdian gozatzen ematea baino? Goiza naturaren erdian gozatzen eman ondoren lagun arteko hamaiketako bikainaz burutzea. Hori da Sua Edizioak argitaletxearen liburu berriak, “Rutas singulares con hamaiketako” izenekoak, proposatzen digun plan itzela. Orotara 46 txango dira, zein baino zein ederragoa, eta guztietan hamaiketakoa non egin gomendatzen digu, dela aterpetxe, ostatu, benta edo taberna.

Egileak, Alberto Murok alegia, hamarna txango proposatu digu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta sei gehiago Ipar Euskal Herrian. Ibilbide horietan gailur klasiko batzuen inguruan ibiliko gara, baina gehienetan jende gutxi ibiltzen den eremu zoragarrietara eramango gaitu. Hamaiketakoak egiteko ere mendizaleen artean ospe handiko lokalak ez ezik (Juan Pitoren benta, Urbiako fonda, Pagasarriko aterpetxea…) otordu gozoa egiteko aterpetxe eta ostatu bikainak proposatzen dizkigu.

hamaiketakos.indd

Txango bakoitzak ibilbidearen deskribapen zehatza, ostatuaren gaineko informazioa, mapa, fitxa teknikoa eta argazkiak dakartza.

Alberto Muro argazkilaria, gidaria, kazetaria eta, batez ere, Euskal Herria goitik behera ezagutzen duen mendizalea da. Sarritan egin du lan Suarekin.

hamaiketakos.indd

Guía de huellas, naturan barrena ibiltzeko bidaide ezinhobea

HUELLAS.inddEuskal Herria bildumako liburu berriak zer esana emango du. Baita zer ikusi eta zer gozatu ere. “Guía de huellas, señales y rastros de animales” gidaliburu berria tresna ezibestekoa izango da natura maite dugunn guztiontzat, mendian barrena goazenean animalien ibilien lorratz eta aztarnak ezagutzen eta ulertzen irakatsiko digu eta.

Liburuak sei atal dauzka. Horietan animalien joan-etorrien arrastoak jorratu ditu, baita elikadurarenak (gorotzak, jan izanaren lorratzak…)eta bestelako kontuak ere: habiak eta gordelekuak, jokaeren zantzuak eta gorpuzkiak. Deskribapen zehatzak ez ezik, testuarekin batera ulermena eta alderaketak erraztuko dituzten argazki eta marrazki lagungarriak dakartza.

EH_HUELLAS_COMPLETO.inddAnimalia espeziei dagokienez, Euskal Herrikoak besterik ez ditu landu, nahiz eta kasu batzuetan oso presentzia urria eduki, hartza kasu. Ugaztun handiekin (orein, hartz eta sarrioak) hasi eta karraskari txikiekin amaiatu, hegaztiak edo klasiko handiak (basurdea, otsoa) ahaztu barik.

Lan bikain honen egilea Jonathan Rubines gasteiztarra da. Biologo ikasketaz, ingurugiro aholkulari gisa egiten du lan baina, batez ere, natura maite du.

EH_HUELLAS_COMPLETO.indd