Donostiaren xarma, denon esku

 

Itsasoaren eta lehorraren arteko besarkadak emaitza ikusgarria eragin zuen Donostian. Jendartearen jardunak, zorionez, hondatu beharrean, hobetu ere egin du, arlo batzuetan behinik behin. Horren ondorioz, Donostiaren xarmak sorginduta uzten ditu bisitariak. “Donostia / San Sebastián” gidaliburuak informaziorik osatuena eskaintzen dio hirira datorrenari. Baina, batez ere, Gipuzkoako hiriburua oinez ezagutzeko hamar ibilbide zoragarri proposatzen ditu. Donostiaz gozatzeko lanabes eragingarriena da. Hiru hizkuntzetan agertu da: gaztelaniaz (2013), frantsesez eta ingelesez (2016).

Ander Izagirreren testuak eta Alberto Muroren argazkiek eskutik eramango gaituzte hara eta hona, Donostian barrena. Esaten dugunaren erakusgarri, lerroon azpiko estekan aukeraketa txiki bat utzi dugu, Donostiaz gehiago jakin nahi dutenentzat. Ondo ibili!

ikusmiraDONOSTIA_sareak

 

“Grandes puertos de los Pirineos”, Pirinioetako mendate mitikoak txirrindulariak noiz agertuko zain daude

PUERTOS

Aurton ez da Tour egunik izango uztailean. Baina mendate mitikoak han daude, txirrindulariak noiz agertuko. “Grandes puertos de los Pirineos” (Sua Edizioak, 2017) liburu bikainak mendilerroko 33 harrate jaso ditu, zaletu guztien esku uzteko asmoz. Egileak, Antonio Toralek alegia, igoera guztiak egin zituen, behin baino gehiagotan, zehaztasun handiz deskribatzeko gero. Gainera, ahalegina eta potentzia neurtzeko sistema bat sortu zuen.

Harrate bakoitzak atal bi dauzka. Lehenengoan ziklismoarekin lotutako historia jorratu du, kontakizun kitzikagarriz ongi hornituta. Bigarren atalean, berriz, mendaterako igoera deskribatu du, zailtasuna, zati bakoitzeko nondik norakoak eta beste jakingarri asko jasoz.

Esaten dugunaren erakusgarri, lerroon azpiko estekan, atal bat utzi dugu denon esku. Col de la Pierre de Saint Martin-Soudet mendateari dagokiona. Eta beherago, liburuaren aurkibidea. Ekin gogor, neska-mutilok!

PUERTOS_30-39

pags1

 

Arantzazu, santutegia liburu

portadas prueba.indd

Arteak, historiak, nortasunak, fedeak eta naturak bat egiten duten lekua da Arantzazuko santutegia. Itzal handia eduki du Euskal Herriaren luze zabalean. “Arantzazu y parque natural de Aizkorri-Aratz. Historia, arte y excursiones” liburuak (Sua Edizioak, 2016) bikain islatu zuen. Argazki zoragarriek (Raúl Esteban) artearen eta naturaren arteko auzolanaren emaitza bere ederrean gorde dute. Testuetan, aldiz, Arantzazuk Euskal Herrian eskuratu duen itzalaren nondik norakoak aurkituko ditugu, irakurketa atsegin baten bidez, baita inguruko natura ezagutzeko gakoak eta ibilbideak ere.

Liburuaren aukeraketa txiki bat utzi dugu beheko estekan. Jakin-mina piztu nahi dugu, euskaldunok bisitatu beharreko lekua baita Arantzazu, dela arteagatik, dela naturagatik, dela fedea, historia edo legendagatik. Ez galdu, gero!

gandiaga_ARANTZAZU_sareak