Los ríos más bellos, euskal ibaiak inoiz baino ederrago

RIOS_CUBIERTA.inddAsteon kaleratu da “Los ríos más bellos y excursiones por sus riberas”, Euskal Herria Liburuak bildumako ale berria. Berria eta dotorea, hala edukiz nola itxuraz lan bikaina da eta. Alde batetik, ibaiak koloretako argazki panoramikoetan agertu ditu. Beste aldetik, ibai bakoitzak bere fitxa dakarrelako aldean, hamaika jakingarri eta ibaiertzetako txango baterako proposamenaz hornituta.

Argazkiak Koldo Badillori zor zaizkio. Naturan espezializatua, Euskal Herria goitik behera korritu du une egokia, bazter ederra, ibar sorginduak eta argiak uraren gainean noiz ehizatuko. Irudi horiek hiru orrialdeko argazki panoramiko zabalgarri gisa aurkeztu zaizkio irakurleari.

Denetara 32 ibai eta erreka aukeratu dira. Bakoitzak, esan bezala, fitxa bana dakar: azala, argazki panoramiko zabalgarria, ibaiaren nondik norakoak (datu ekologikoak, geografikoak, eremu babestuak, begiratzeko lekuak, ibilbide balizatuak…) eta ibarretatik egiteko txango proposamena. Izan ere, liburu eder baina erabilgarria dugu hau, ibaiak jakitera emateko eta bertara joateko tentazioa sortzeko pentsatua.

Esan beharrik ez, Euskal Herriko ibai nagusiak liburuan daude, hsi Aturritik eta Ebroraino. Arga, Ega, Irati, Nerbioi eta Bidasoa, adibidez, liburuan aurkituko dituzue, baina baita eskualde mailako ardatzak direnak (Urola, Baia, Ezka, Oka…) eta mendi erreka apalak ere (Olazar, Txangoa, Urbeltza…).

Behean, Irati ibaiari dagokion fitxa jarri dugu. Bertan daude azala, argazki panoramikoa, fitxa eta txango proposamena.

ibaiakCompleto.inddibaiakCompleto.inddibaiakCompleto.indd

Pueblos con encanto, herri liluragarriak

PORTADA EH PUEBLOS ENCANTO1.indd

Euskal Herria Liburuak bildumak ‘Pueblos con encanto’ argitaratu berri du. Herririk politenak bisitatzeko gonbitea da, Kike Zinkunegiren eskutik. Liburuak 30 herrira eramango gaitu, zazpi herrialdeetan barrena, eta bisitaldi horietan bertatik bertara gozatuko dugu herri horien edertasunaz, ondareaz, kaleetako giroaz eta iraganaldi kitzikagarriaz.

Hasi Pirinioetako erraldoien gerizan eta itsasertzean amaitu, aukeratutako herri guztiek sorginduko dute bidaiaria. Muga-mugan dagoen Lanestosa, gerlari sena duen Uxue, portuak, direla itsasondokoak (Elantxobe, Pasaia), direla ibaietakoak (Bidaxune, Bastida) … Izen handiak ahaztu barik, jakina: Ainhoa, Otsagabia edo Guardia, kasu.

Proposamen bakoitzak ondoko osagai hauek ditu: bisitaz ahal denik eta gehien gozatzeko informazio guztia, gida praktiko bikaina eta aldirietatik egiteko moduko ibilbide gomendatua. Testuen alboan, herri guztietako argazkiak eta ibilbideetako mapak txertatu ditugu.

98-99

44-45

Erroibarko bideak, balizatu eta interneten jarri dituzte

erroibar

Erroibarko Udalak (Nafarroa) 26 bide seinaleztatu, egokitu eta interneten jarri berri ditu eskuragarri. Jardun horren ondorioz, udalerri osoa zeharkatzen duen bide sarea osatu du. Bide horien zailtasun mailak, iraupenak eta ibilbideak oso desberdinak dira, hasi Sorogaingo pagadira doan bidezidorretik (1,8 km) eta buka Urepeleko bide zaharrarekin (22 km). Bide horietako batzuk ibarreko herriak elkarren artean lotzeko erabili izan dira (Aintzioa-Esnotz esate baterako), eta beste batzuk balio handiko natur parajeetan barrena abiatzen dira, Muskildako hariztia kasu.

Ibilbideak Erroibarko webgunean bertan aurki daitezke edo, bestela, Wikilocen.

Erroibar Nafarroako Pirinioetako erdialdeko ibar eder eta zabala da. Adi eta Lindux mendi harroen itzalpean bizi da. Hala paisaiaren aldetik nola natur balioen eta kulturaren arlotik leku zinez interesgarriak dauzka. beharbada ezagunena Sorogaingo ibarra izan daiteke, Kintoa aldean. Goi aldeetako larre horietan bazkatzen dute inguruetako zaldi, behor, behi eta ardi anitzek maiatza eta azaroa bitartean. Sorogainen bertan aziendak markatzeko jai bi egiten dira, lehenengoa maiatzaren hasieran, irailean bestea.