“Santuarios y monasterios”, artea, gastronomia, historia eta txangoak batu dituen liburua

EH24_MONASTERIOS_azala_MTD2017ko azken liburua plazaratu berri du Euskal Herria Liburuak bildumak eta zer esana emango du. “Santuarios y monasterios” dauka izenburu eta Alberto Muro gidari eta argazkilariak egin du. Berrehun orrialdeetan barrena santutegi eta komenturik garrantzitsuenak jorratu ditu, artearen, gastronomiaren, historiaren eta txango zoragarrien bila.

Liburu horretan goi mendietako santutegiak agertuko zaizkigu, Kodes, Leire, Urkiola edo Arantzazu kasu, paraje bakartietakoak, hala nola Angosto (Gaubea) edo Baratzagaitz (Urraulgoiti), monumentu multzoak osatzen dituztenak (La Oliva, Kexaa…) eta gure historian itzal luzea lortu dutenak, Aralarko San Migel, Belloc edo Orreaga adibidez.

Orrialdez orrialde gutizia gastronomikoak azalduko zaizkigu, direla Aguraingo klaratarren edo Elorrioko domingotarren gozokiak, direla Irantzu edo Oroko santutegietako jatetxeak. Eta atal guztietan inguruetatik txango ederra egiteko proposamena txertatu du egileak, bisita bakoitza behar bezala biribiltzeko.

Orotara, 30 proposamen, Alberto Muroren testu eta argazki dotorez hornituta. Ibilbide oparoko egile hau liburu aipagarriak argitaratuta dago Euskal Herria Liburuak bilduman, hala nola dagoeneko lau edizio eduki dituen “Vías verdes” edo aurton kaleratutako “Dólmenes, crómlech y menhires”, besteak beste.

This slideshow requires JavaScript.

“Excursiones a castros”, historia isileko tontorrak

EH23 CASTROS_MTDOazalIraganaldiak agerian ikusten den baino aztarna sakoanagoa laga du gure paisaian. Egia da gaur egungo produkzio sistemak inposatu digun lur azalaren okupazioak erabateko aldaketa eragin duela, askotan atzera bueltarik gabe. Baina oraindik bada, esate baterako, gure mendietako lehenengo bizilagunen lorratz ugari. Horietako batzuen berezitasuna da tontorretan daudela, goiengo erpinean irmo atxikita. Beharbada aztarna horien gainetik igaro gara, tipi-tapa, mendi buelta eginez, eta ohartu ere ez gara egin. Prehistoriako kastroak dira horiek, antzinako irun edo gaztelu-zaharrak, Burdin Aroan eraikitako herri harresituak. Eurak dira, hain zuzen, Santiago Yanizen “Excursiones a castros, fortificaciones y recintos de guerra” liburu berriko protagonistak.

Orotara 40 txango atondu dizkigu Yanizek, Euskal Herri osoan zehar banatutako 40 mendira. Ibilbide gehienetan mendi tontorrean daukagu zain duela 2.500 urte baino gehiago eraikitako eremu gotorra, Beste kasu batzuetan harresiak berriagoak dira, baina beti mendi, hegi eta muino estrategikoetan altxatuta.

Txango bakoitzak ibibidearen deskribapena, mapa, datu praktikoak eta historiari dagozkion jakingarriak bildu ditu. Gainera, Santiago Yanizen argazkiek, gotorlekuen gaineko informazioa ez ezik, sekula ikusi gabeko ikuspegiak eskaintzen dizkigute, euretarik asko dronen bidez eginda daude eta.

Laburbilduz, Euskal Herria saileko liburu berri honek plazer bikoitza dakarkigu: etxean lasai-lasai irakurri lehenengo eta kultura eta natura uztartuz mendira jo gero. Ondo ibili!

This slideshow requires JavaScript.

Txangoak, historian barrena

EH17_HISTORICOS(cubierta).indd

Euskal Herria Liburuak bildumako ale berriak gure zaletasun kutunetako bi batu ditu: txangoak eta historia. “Excursiones a lugares históricos” liburuak 30 ibilbide dakartza aldean, guzti-guztiak gure iraganaren une gogoangarriei lotuta. Urruneko parajeetara eramango gaitu gure historiako atala ahaztuen bila, baina baita gure ikur nagusienen eszenatokietara hurbildu ere.

Liburuko orrialdeetan barrena euskal historiako pasarterik ezagunenak aurkituko ditugu, Gernikako sua, Orreagako gudua edo Amaiurko gaztelua kasu. Bidelapur, mandazain, emakume espartingile eta olagizonen oinatzen xerka ibiliko gara. Gure prehistoria lanbrotsuaren misterioetan murgilduko gara eta Euskal Herrian zutik dirauen erromatar akueduktu bakarra idoroko dugu. Matxinoen alboan Herria! Herria! aldarrika arituko gara, naziengandik ihesi mugalari ibiliko gara eta Marisantzekin batera lasterketa eroan abiatuko gara, seme Bereterretxe salbatzeko ahaleginean.

Orotara 30 atal historiko bildu ditu egileak, Hektor Ortegak alegia, Euskal Herriko herrialde guztietakoak. Atal bakoitzean zati bina aurkituko ditugu. Lehenengo, gai historikoaren azalpena dakar. Ondoren, leku horretara joateko txangoaren deskribapena topatuko dugu, mapaz eta jakingarriz hornituta. Honela, liburuak gozatzeko aukera bi ematen dizkigu: lehenengo etxeko epelean arlo historikoaren irakurketaz gozatu eta gero lekuan lekuko ibilbidea egin.

This slideshow requires JavaScript.