Txango errazak maite dituztenentzat, “57 rutas senderistas por Euskal Herria” liburu berria

untitled

Egun hauetan iritsi da liburudendetara “57 rutas senderistas por Euskal Herria”, gure herriko bailara eta parke natural guztietan barrena ibiltzeko gidaliburu berria. Txusma Perez Azaceta adituak idatzi du eta egiterakoan beren-beregi eduki ditu gogoan aldapa gutxiko ibilbide ez oso luzeak maite dituztenak.

Izan ere, liburuko ibilbideak egoki-egokiak dira familia giroan egiteko edo, bestela, mendi xendazaletasunean hasi berriak direnentzat. Txango atseginak dira, sarritan zirkularrak eta beti aukeratuak: bisitatuko diren lekuen edertasunaren edo izaera paregabearen ondorioz aukeratutakoak alegia. Laburbilduz, Euskal Herriko eskualde eta natur eremu nagusi guztietan gozatzeko proposamenak dira, hasi Bardea edo Urdaibai aldean eta amaitu Iratiko oihanean, Karrantzan edo Valderejon.

Txango bakoitzarekin batera ibilbidearen deskribapena, mapa, argazkiak eta inguruetan planak egiteko gomendioak txertatu ditu gidaliburuak. Egilea, Txusma Perez Azaceta alegia, mendi liburuak egiten aditua da. Aurreko liburua, “Los mejores recorridos para conocer la montaña vasca”, 2013an plazaratu zuen Suak eta dagoeneko edizio bi egin ditu.

Liburu hau sorta baten lehen alea dugu. Izan ere, Sua Edizioak argitaletxeak xendazaletasunari lotuko zaion bilduma berria ireki du.

MAKETA.inddMAKETA.indd

Pueblos con encanto, herri liluragarriak

PORTADA EH PUEBLOS ENCANTO1.indd

Euskal Herria Liburuak bildumak ‘Pueblos con encanto’ argitaratu berri du. Herririk politenak bisitatzeko gonbitea da, Kike Zinkunegiren eskutik. Liburuak 30 herrira eramango gaitu, zazpi herrialdeetan barrena, eta bisitaldi horietan bertatik bertara gozatuko dugu herri horien edertasunaz, ondareaz, kaleetako giroaz eta iraganaldi kitzikagarriaz.

Hasi Pirinioetako erraldoien gerizan eta itsasertzean amaitu, aukeratutako herri guztiek sorginduko dute bidaiaria. Muga-mugan dagoen Lanestosa, gerlari sena duen Uxue, portuak, direla itsasondokoak (Elantxobe, Pasaia), direla ibaietakoak (Bidaxune, Bastida) … Izen handiak ahaztu barik, jakina: Ainhoa, Otsagabia edo Guardia, kasu.

Proposamen bakoitzak ondoko osagai hauek ditu: bisitaz ahal denik eta gehien gozatzeko informazio guztia, gida praktiko bikaina eta aldirietatik egiteko moduko ibilbide gomendatua. Testuen alboan, herri guztietako argazkiak eta ibilbideetako mapak txertatu ditugu.

98-99

44-45