Nafarroako Natur Mirariak, gozamen hutsa

00_MARAVILLAS_NAVARRA(cubierta).indd

Sorginduko gaituen liburua da Nafarroako Natur Mirariak-Maravillas Naturales de Navarra, Sua Edizioak-ek egunotan argitaratu duen liburu elebidun zoragarria. Bertan bildu ditu, Santi Yanizen testuen eta argazkien bidez, Nafarroako natur ondareko alerik preziatuenak. Bardeetako lur elkorretatik hasi eta Biduze ibai emaritsuraino, eta Azueloko haitzetatik Larrako alpetar eremuraino.

Ozen eta argi esan du egileak berak liburuaren aitzinsolasean: Nafarroa paregabea da paisaia sorta itzelari esker. Kilometro gutxitan igarotzen da ordeka nabarretatik muino berdeetara eta bertatik zuriz janzten diren haitz garaietara. Libururako 34 paraje aukeratu dira, esaten dugunaren erakusgarri. Argazkiak ikusita zalantza guztiak uxatuko ditugu, leku guzti horien edertasuna barra-barra zabaltzen dute eta.

Liburuko orrialdeetan barrena Larraun bezalako ibai bihurriak agertuko zaizkigu, edo Aritzakun eta Urritzate bezalako ibar ahaztuak, Mueseko monolitoen gisako harrizko eskulturak… Eta, jakina, natur mirari ezagun guztiak: Iratiko oihana, Urederrako iturburua, Bertizko Jaurerria, Belagua eta Larra, Bardeetako basamortua, Arbaiungo Atea…

Argazkiekin batera eremu bakoitzeko arima zizelkatzen duten testuak idatzi ditu Santi Yanizek. Liburua ele bitan dator, euskaraz eta gaztelaniaz.

This slideshow requires JavaScript.

Euskal Herriko loreen gidaliburua, kalean

flores_guiamtdotxikiGeografia txikia izan arren, Euskal Herriak ekosistema sorta oparoa daukanez, biologia aldetik ere eremu joria da. Europan ezagutzen diren lore eta landare espezieen %20 gure herrialdeetako bazterren batean hazten da.

“Guía de flores de Euskal Herria” gidaliburu honek ehun espezie botaniko jaso ditu, hala berezkoak nola kanpotik ekarritakoak. Identifikazioa errazteko asmoz, fitxa bakoitzak deskribapena dakar (ezaugarriak, bizilekuak, loratze aroa…) alboan lore bakoitzaren argazkia duela. Gainera, espezie bakoitzak herrian daukan hedadura mapan islatu du eta landareei eman ahal zaizkien erabilerak ere atal batean bildu.

Irudiak eta testuak Joana Garcíak osatu ditu. Elikaduran eta naturan aditua, mendizalea eta argazkilaria da Joana Garcia, baita naturopata ere. Suarekin beste liburu bat argitaratu du, 2016an, Antxon Burciorekin elkarlanean eginda: “Nutrición, seguridad y salud en la montaña”.

“Guía de flores de Euskal Herria” Natura gidaliburu bildumaren baitan kaleratu du Suak. Orain arte atal horretan beste gidaliburu bi plazaratu ditu: “Hegaztien gida” eta “Zuhaitzen gida”, biak Euskal Herrikoak.

This slideshow requires JavaScript.

Hona hemen “Excursiones a lugares históricos” liburuko 30 txangoak

Historia dauka hizpide “Excursiones a lugares históricos” liburuak. Gure iraganaldiko 30 pasarte hautatu, jorratu eta bertatik bertara ezagutzeko gonbitea dakar aldean. Hau da liburuko atal zerrenda, alegia, gertakizun historikoen eta txangoen aurkibidea:

historicosondo.indd

Goiko aurkibidean txango gehienen kokapen geografikoa azaltzen da. Hala ere, zehaztuko dugu “Territorio bandolero” izeneko atalak Otxandio ondoko pagadietan barrena eramango gaituela eta “Aldeas asoladas por la peste negra” izenekoak, berriz, Aizkoa aldera joko duela, Deierri ibarrera.

Gure historiako 30 pasarte, hasi Neolitoan eta Gernikako bonbardaketa arte, modu atseginean kontatuta eta eszenatokiak bertatik bertara ezagutzeko txangoekin lagunduta. Esaten dugunaren erakusgarri, hona hemen, osorik, “Lodosa, un acueducto romano junto al Ebro” atala (egin klik irudiaren gainean handitzeko).