Geografia txikia izan arren, Euskal Herriak ekosistema sorta oparoa daukanez, biologia aldetik ere eremu joria da. Europan ezagutzen diren lore eta landare espezieen %20 gure herrialdeetako bazterren batean hazten da.
“Guía de flores de Euskal Herria” gidaliburu honek ehun espezie botaniko jaso ditu, hala berezkoak nola kanpotik ekarritakoak. Identifikazioa errazteko asmoz, fitxa bakoitzak deskribapena dakar (ezaugarriak, bizilekuak, loratze aroa…) alboan lore bakoitzaren argazkia duela. Gainera, espezie bakoitzak herrian daukan hedadura mapan islatu du eta landareei eman ahal zaizkien erabilerak ere atal batean bildu.
Irudiak eta testuak Joana Garcíak osatu ditu. Elikaduran eta naturan aditua, mendizalea eta argazkilaria da Joana Garcia, baita naturopata ere. Suarekin beste liburu bat argitaratu du, 2016an, Antxon Burciorekin elkarlanean eginda: “Nutrición, seguridad y salud en la montaña”.
“Guía de flores de Euskal Herria” Natura gidaliburu bildumaren baitan kaleratu du Suak. Orain arte atal horretan beste gidaliburu bi plazaratu ditu: “Hegaztien gida” eta “Zuhaitzen gida”, biak Euskal Herrikoak.