Hona hemen laku, urtegi eta hezeguneekin gozatzeko 36 proposamenak

Hilabetea egin du liburudendetan “Paseos por lagos, embalses y humedales” liburuak. Publikoak harrera gozoa egin dio Josean Gi-Garcia mendizaleak atondutako liburu honi. Orotara 36 dira Euskal Herriko urtegi, aintzira eta hezeguneetara joateko biltzen dituen proposamenak.

Euskal Herria liburu bilduman ohi den bezala, proposamen bakoitzak bost osagai ditu: aukeratutako hezegunearen aurkezpen orokorra, ibilbidearen deskribapen zehatza, fitxa teknikoa, mapa eta inguru horretako koloretako argazkiak.

Hauek dira liburuak dakartzan 36 proposamenak:

indice

Aurkibidean ikusten den bezala, txango eta ibilbide sorta horretan barietate handia dago, hala iraupen eta zailtasunari dagokienez nola helmugetan: paseo laburrak, hiru-lau orduko txangoak, Arabako urmael txikiak, mendietako urtegiak, zohikaztegiak, padurak, bartak edo lakuak.

This slideshow requires JavaScript.

“Paseos por lagos, embalses y humedales”, leku paregabeetara joateko gonbitea

EH25_LAGUNAS_cubierta.indd

Euskal Herria Liburuak bildumak indartsu ekin dio urte berriari. Lehenengo izenburuak, “Paseos por lagos, embalses y humedales” liburuak alegia, leku zoragarri eta, askotan, bakartietara joateko gonbitea dakarkigu. Josean Gil-García Argote mendizale adituaren eskutik ura protagonista den natur eremu ahaztezinak bisitatuko ditugu.

Liburuak hiru ataletan sailkatu ditu proposamenak, iraupenaren eta desnibelaren arabera: paseoak (laburrak eta errazak), ibilbideak (zailagoak baina eragozpen handirik gabekoak) eta txangoak (bi eta lau ordu arteko zirkuitu biribilak). Atal bakoitzean hamabina proposamen dakar liburuak, Euskal Herrian zehar barreiatutakoak, Enkarterritik nafar Erriberaraino eta Aturritik Ebroraino.

Ibilbide guztiek ura daukate ardatz. Hezeguneak dira, hala naturalak (lakuak, zohikaztegiak, padurak…) nola jendeak eratutakoak (urtegiak, urmaelak…), batzuetan ondo ezagunak, beste batzuetan bakartiak. Guzti-guztiak liburu honetan ageri dira, deskribapen xeheekin, ibilbide zehatzekin, jakingarri, argazki eta mapekin ongi hornituta.

Josean Gil-García Argote ibilbide luzeko mendizale eta komunikatzailea da, herria goitik behera ibilitakoa. Sua Edizioak argitaletxearekin liburu gehiago plazaratuta dago, hala nola “Montes desde Gasteiz”, “Montes de Araba” edo Cuadernos Pirenaicos bildumako Valderejoko liburu eta mapa.

 

This slideshow requires JavaScript.

Sei handi 2018rako

EH18_700x1000mm.indd

Inolako zalantzarik gabe, zure gustukoak izango dira Euskal Herria Liburuak bildumak 2018an plazaratuko dituen nobedadeak. Gu seguru gaude, kalitatetik eta dibertsitatetik abiatuta, proposamen itzelak dakartzatelako, Euskal Herria maite duen edonor, herri hau ezagutu eta ibili nahi duen edozein, sorgintzeko modukoak. Plan ezberdin, erakagargarri eta kitzikagarriak. Euskal Herria, bere ederrean.

Laster da hemen “Excursiones por lagos, embalses y humedales”, Josean Gil-Garcia arabar mendizalearen eskutik 36 hezegune zoragarritara eramango gaituena. Martxoan, ostera, “Parque natural de Gorbeia. Guía completa y excursiones” gidaliburuaren txanda etorriko da.  Alberto Muroren testu eta argazkiez ehunduta, Gorbeiako natura-eremu liluragarriak bisitatu nahi dituzten guztientzat ezinbestekoa bilakatu da.

Maiatzak harribitxia ekarriko digu, “Rutas para descubrir árboles monumentales”, Jonathan Rubines eta Marta Villotak atondutakoa. Bere orrialdeetan barrena hamaika txango zoragarri aurkituko ditugu, beti ere aparteko zuhaitz edo zuhaiztien sariaz egoki horniturik.

Mendizaleenek uztaileko liburuari erreparatuko diote, Joana Garciak eta Txemi de los Doloresek prestatu duten “Excursiones por crestas y cordarles” alegia. Nork esango dio ezetz gure mendi bizkar gomutagarrienen gainean zamalkatzeko gonbite kitzikagarriari?

Irailean Juan Carlos Muñoz argazkilariaren eta Mar Ramirez natur adituaren “Rutas a foces, gargantas y desfiladeros” liburua plazaratuko da. Ezin egokiagoa gure haitzarterik ikusgarrienak bertatik bertara ezagutzeko eta arroila horietan gorde diren natura-altxorrez, historiaz eta legendez gozatzeko.

Urteko azkena ere ez da makala izango. Alberto Muroren “Excursiones a valles escondidos” liburuak gure esku jarriko ditu gaur egun turismo ildo eta ibilbide nagusietatik aparte gelditu diren ibar zoragarriak.  Bake, natura eta edertasun eremu horiek, ziur gaude, liluratu egingo gaituzte.