Gorbeiako natura-parkea, 24 ibilbidetan

This slideshow requires JavaScript.

Alberto Murok atondu eta Euskal Herria liburuak bildumak argitaratu duen “Parque Natural de Gorbeia” liburuak 24 ibilbide dakartza eremu zoragarri horretan barrena ibiltzeko eta gozatzeko. Egun bakar baten egiteko moduko txangoak eta igoerak dira, baina elkar lotu litezke nahieran, zeharkaldi itzelak egin ahal izateko.

Mendigunearen hegoaldean Oketa mendiko pagadietan murgiltzen diren ibilbideak nabarmendu litezke, baina baita Gorbeiako gurutzeraino bide desberdinetatik igotzen direnak ere, Baias ibaiari segika abiatzen direnak edo Altubeko oihan zabalen gerizan ibiltzen direnak ahaztu gabe.

Ipar isurialdetik, ostera, Gorbeiako tontorrerainoko igoerez gain, aukeratutako ibilaldi sorta honetan Arnoko mendiak eta Sintxitako troka bezalako leku xarmagarriak daude. Atal berezia eman dio egileak, hala merezi duelako, Itxinako mendigune harrigarriari. Haren inguruan edo barrenean sei ibilbide proposatu dizkigu.

Hona hemen “Parque natural de Gorbeia” liburuak dakarren ibibide zerrenda osoa, natura-parkeko mapan dagokien lekuan jarrita. Egin klik irudiaren gainean handiago ikusteko.

EH26 GORBEIApags-1

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s