Azordoiagatik gora, Artibako urtegiraino

EH25_LAGUNAS_cubierta.indd

Euskal Herria Liburuak bildumako 25. zenbakiduna, “Paseos por lagos, embalses y humedales” alegia, ura protagonista duten lur eremuetan barrena dabil. Orotara, 36 txango proposamen jaso ditu. Josean Gil-Garcia mendizale adituak eta Euskal Herria goitik behera ibilitakoak gure herri osoan zehar barreiaturiko laku, ubide, mendi-aintzira, urtegi, baltsa eta bartetara eraman gaitu.

Liburuan jasotako txangoetako bat lerro hauen azpian dago. Alonsotegitik (Bizkaia) Pagasarri eta Ganekogorta mendien abaroan bildutako Artibako urtegiraino doa, Azordoiagako errekatik gora. Nahi dugun aldirako, plan bikaina!

EH25_EMBALSES-LAGUNAS

Hona hemen laku, urtegi eta hezeguneekin gozatzeko 36 proposamenak

Hilabetea egin du liburudendetan “Paseos por lagos, embalses y humedales” liburuak. Publikoak harrera gozoa egin dio Josean Gi-Garcia mendizaleak atondutako liburu honi. Orotara 36 dira Euskal Herriko urtegi, aintzira eta hezeguneetara joateko biltzen dituen proposamenak.

Euskal Herria liburu bilduman ohi den bezala, proposamen bakoitzak bost osagai ditu: aukeratutako hezegunearen aurkezpen orokorra, ibilbidearen deskribapen zehatza, fitxa teknikoa, mapa eta inguru horretako koloretako argazkiak.

Hauek dira liburuak dakartzan 36 proposamenak:

indice

Aurkibidean ikusten den bezala, txango eta ibilbide sorta horretan barietate handia dago, hala iraupen eta zailtasunari dagokienez nola helmugetan: paseo laburrak, hiru-lau orduko txangoak, Arabako urmael txikiak, mendietako urtegiak, zohikaztegiak, padurak, bartak edo lakuak.

This slideshow requires JavaScript.

“Paseos por lagos, embalses y humedales”, leku paregabeetara joateko gonbitea

EH25_LAGUNAS_cubierta.indd

Euskal Herria Liburuak bildumak indartsu ekin dio urte berriari. Lehenengo izenburuak, “Paseos por lagos, embalses y humedales” liburuak alegia, leku zoragarri eta, askotan, bakartietara joateko gonbitea dakarkigu. Josean Gil-García Argote mendizale adituaren eskutik ura protagonista den natur eremu ahaztezinak bisitatuko ditugu.

Liburuak hiru ataletan sailkatu ditu proposamenak, iraupenaren eta desnibelaren arabera: paseoak (laburrak eta errazak), ibilbideak (zailagoak baina eragozpen handirik gabekoak) eta txangoak (bi eta lau ordu arteko zirkuitu biribilak). Atal bakoitzean hamabina proposamen dakar liburuak, Euskal Herrian zehar barreiatutakoak, Enkarterritik nafar Erriberaraino eta Aturritik Ebroraino.

Ibilbide guztiek ura daukate ardatz. Hezeguneak dira, hala naturalak (lakuak, zohikaztegiak, padurak…) nola jendeak eratutakoak (urtegiak, urmaelak…), batzuetan ondo ezagunak, beste batzuetan bakartiak. Guzti-guztiak liburu honetan ageri dira, deskribapen xeheekin, ibilbide zehatzekin, jakingarri, argazki eta mapekin ongi hornituta.

Josean Gil-García Argote ibilbide luzeko mendizale eta komunikatzailea da, herria goitik behera ibilitakoa. Sua Edizioak argitaletxearekin liburu gehiago plazaratuta dago, hala nola “Montes desde Gasteiz”, “Montes de Araba” edo Cuadernos Pirenaicos bildumako Valderejoko liburu eta mapa.

 

This slideshow requires JavaScript.