Euskal Herriaren harpidetza, gure herria ezagutzeko bidea

EHARPIDETU_756x756

2014an sortu zen Euskal Herria liburu bilduma, izen bateko aldizkariaren oinordeko eta jarraipen. Harrez gero, 39 liburu argitaratu ditu, denak kultura, mendia, aisia eta natura uztartzeko ahaleginean. Mendi igoerak, ibai bazterrak, harresi zaharrak, kostaldeko harribitxiak, gastronomiaren sekretuak, aparteko zuhaitzak, animaliak ikusteko ibilbideak, herri dotoreak, haitzarte estuak, behialako galtzadak, lautadak eta Pirinioetako tontorrak, parke naturalak, gotorlekuak eta megalitoak… Zerrenda luze bezain kitzikagarria osatu du. Eta jarraituko du osatzen.

Euskal Herriaren gaineko zazpi kontu eta jakingarri argitaratu ditu bildumak honez gero. Badago, egon, modu erraz eta merke bat horietatik ezer ez galtzeko: harpidetza egitea. Urtean 59,90 € (Estatu espainarretik kanpo: 68 €) ordainduta, sei liburu jasoko dituzu etxean. Eta gainera, %25ko deskontua edukiko duzu Sua Edizioak-en liburuetan. Esaera arabiar batek omen dio, ezin maita daitekeela ezagutzen ez den hori. Segi dezagun, bada, Euskal Herria ezagutzen.

 

 

“Pueblos con encanto de Gipuzkoa”, Gipuzkoako herrien ederra

EH38_GIPUZKOA_pueblos

Gipuzkoan baserriak mendixketara igotzen dira muino eta goiko larreen bila, handik itsasoaren urdina eta mendi garaien gandorrak ikusiko dituztelakoan. Herrigune txikiak, jende abegikorrari, ondare ikusgarriari eta berezko xarmari eutsi dioten herri horiek alegia, bailara eta zokondoetan barrena barreiatuta daude. Horietako hogeita hamar aukeratu dituzte Joana Garcia eta Txemi de los Doloresek “Pueblos de Gipuzkoa con encanto” liburua atontzeko. Banaka deskribatu eta erretratatu dituzte, beti ere mimo handiz, denon esku diren bezain ederrak uzteko. Kalez kale ibiltzeko gonbitaz gain, inguruetatik txango bana proposatu digute, Gipuzkoako ederrekin ase arte.

Horrelakoetan esan ohi den bezala, liburuan ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak badira. Nahikoa da beheko estekan klikatzea esaten dugunaren egia baieztatzeko. Hartu gozatua Gipuzkoako herriekin!

GIPUZKOA_ERREZIL-gehigarria

Harpidedun eta bezeroentzako oharra / Aviso a suscriptores y clientes

This slideshow requires JavaScript.

[EUS. Más abajo, en castellano]

Prest daude Euskal Herria Liburuak bildumako martxoko zenbakia, “Pueblos de Gipuzkoa con encanto”, eta El Mundo de los Pirineos bildumako lehen liburua, “Por qué preservar la montaña. Una guía natural de la A a la Z” alegia. Baina, zorigaitzez, ezin dizkizuegu helarazi.

Dakizuenez, koronabirusari aurre egiteko neurriek zeharo irauli dute eguneroko jarduera eta, horren ondorioz, premiazkoak ez diren posta bidalketak bertan behera gelditu dira. Beraz, normaltasuna itzuli bitartean, liburuak gure biltegietan egongo dira. Bidalketa egiteko orduan, jakinaraziko dizuegu. Kontuan hartu liburu-dendetara ere ezin ditugula bidali.

Edonola ere, badago aukera gure katologoko liburuak eta mapak erosteko -nobedadeak izan ezik, esan bezala- gure webgunearen bitartez: sua.eus; baita elkar.eus webgunean ere, eta ez ohiko egoera honek iraun bitartean, bidalketa dohainik egingo dizugu.

Guk lanean segitzen dugu eta plazer handiz erantzungo dizuegu galdera edo zalantzarik izan ezkero. Horretarako, jo mesedez, ondoko helbide elektroniko hauetara: bezero@sua.eus, dvargas@sua.eus eta sua@sua.eus

Eskerrik asko eta barka endredoak.

[CAS]

El número de marzo de la colección Euskal Herria, “Pueblos de Gipuzkoa con encanto”, y el primer libro de la colección El Mundo de los Pirineos, “Por qué preservar la montaña. Una guía natural de la A a la Z” ya están preparados pero no los podemos remitir a nuestros suscriptores. Debido a la situación creada por las medidas adoptadas para hacer frente al coronavirus, todos los envíos postales no urgentes han quedado paralizados. Es por ello que estos libros permanecerán en nuestros almacenes hasta que la situación retorne a la normalidad. Cuando esto ocurra y vayamos a enviar estos libros, les avisaremos.

Estos títulos, lógicamente, tampoco pueden llegar a librerías. Les recordamos, en cualquier caso, que los libros y mapas de nuestro catálogo (excepto las novedades, como ya les hemos indicado) están disponibles a través de nuestra web (sua.eus) y también en elkar.eus. Los envíos durante esta situación excepcional son gratuitos.

Nosotros seguimos trabajando y atenderemos gustosamente sus preguntas y dudas en nuestras direcciones electrónicas habituales: bezero@sua.eus, dvargas@sua.eus y sua@sua.eus.

Gracias por su comprensión y disculpen las molestias.