“Valles secretos de Gipuzkoa” liburuko ibar sekretuak

Zer esana ematen ari da Valles secretos de Gipuzkoa liburu berria. Izan ere, zeintzuk dira Joana Garciak eta Txemi de los Doloresek aukeratu dituzten ibar horiek? Hain isilpekoak, ezezagunak ote dira? Bada, haran zerrenda osoa lerroon azpiko pdfan daukazue, liburuaren lehenengo orrialdeekin batera. Egonda gaude? Ezagutzen ditugu?

Orotara, 23 bailara proposatu dizkigute liburu honetan. Hor dago tentazioa. Eta ez pentsatu ibarrak izanik paseo errazak bakarrik aurkituko dituzuela liburuan. Hau mendizaleentzako proposamena da, Gipuzkoa beste era batera ezagutzeko eta sarritan bazterrean gelditzen diren parajeetan barrena tontor eta eskualde ederrak tipi-tapa ibiltzeko.

Egonda zaude? Ezagutzen dituzu Gipuzkoako ibar ezkutuak?

“Valles secretos de Gipuzkoa”, mendizaleentzako liburu harrigarria

Euskal Herria Liburuak bildumak 2022ko azken liburua kaleratu du, Valles secretos de Gipuzkoa alegia, mendiz mendi gutxien ezagutzen ditugun Gipuzkoako bailaretan barrena eramango gaituena. Egileak Joana Garcia eta Txemi de los Dolores dira, biak ala biak eskarmentu handiko mendizaleak eta herria goitik behera ibilitakoak.

Komunikabide handietatik eta ohiko ibilbide turistikoetatik kanpo, liburu honetan bildutako ibarrak natura-gune apartak dira. Jende gutxi ibili ohi da bertatik, eder-ederrak diren arren. Haran horietan harri eta zur utziko gaituzte oihan sarriek, gailur menderakaitzek eta kontu handiz gorde duten ondare kulturalak.

Mendizaleentzako liburua da hau. Tontorrez tontor, bailara ederrak ezagutuko ditugu, Basabe, Urbia, Olatz edo Degurixa bezalako malkarretan ibiliz. Gure botak gailurretara iritsiko dira, baita oihanaren bihotzeraino ere Atxulondoko burdinola galduaren bila, Lizardierrekako ibar mitologikoan barrena abiatuko dira, Kilimon erreka sorginduaren ertzetik ibiliko dira eta Etxolaberriko haran “erromatarra”ren itzulia osatuko dute. Azken batean, gutxien ezagutzen ditugun Gipuzkoako mendietara joateko gonbita dakar liburu honek.

Joana García eta Txemi de los Dolores mendizale zailduak dira eta dagoeneko hamaika argitalpen kaleratu dituzte alpinismoarekin eta naturarekin lotuta. Bilduma honetan bertan aurretik liburu bi plazaratu dituzte: Excursiones por crestas y cordales (2018) y Pueblos de Gipuzkoa con encanto (2020).

“Parque natural de Bardenas”, beste mundu baterako atea

Bardeetako paisaia ez da Europako paisaia. Salbuespena da, kontinente osoan leku gutxitan aurki daitezkeen ekosistemak eta habitatak osatu eta gorde dituelako. Bada, mundu ezberdin horretara sartzeko ate ezin egokiagoa da Parque natural de Bardenas liburua. Gorka Lopez mendizale adituaren eskutik, goitik behera eta ezker-eskuin zeharkatuko dugu parke naturala eta, horrela, haren zokondo ezaugarrienak ere bertatik bertara ezagutu, ikusi eta zaintzen lagunduko dugu.

Orotara, Bardeetako parken natural eta biosferako erreserba 45.000 hektarea zabal da, dena estepa, muino gorri, labore-sail eta oihan. Ekosistema hauetako askok ez dute parerik gurean, beste latitude batzuetako ezaugarriei erantzuten diete eta. Hortaz, altxor ekologiko baten aurrean gaude. Liburu honek modu egokian ezagutzeko aukera ematen digu.

Horretarako, Gorka Lopezek hogeitabost ibilbide proposatu eta deskribatu dizkigu, hala Bardea Zurian nola Bardea Beltzan barrena modu egokian ibiltzeko. Horrez gain, parke naturala bttz zeharkatzeko hiru ibilbide ere jaso ditu. Eta gure bidaiaren osagarri, Erriberako herri nagusietako bidaia-gida ere atondu du, Bardeetako bisita are gozoagoa izan dadin.

Beheko bideoan, Gorka Lopezek berak azaldu ditu liburuaren nondik norakoak. Ondo ibili!