Everest, herria gailurrera eraman zuen balentriaren komikia

_everest_komikaCUBIERTA2.indd

Mendizaletasuna kirola baino zerbait gehiago da euskaldunontzat. Gure izaerari sakon atxikita doan jarduera da. Euskalduna izateko modu bat, kasik. Eta mendian egindako balentriak, gure historiaren kinka larri batzuetan, herri garaipentzat jo izan ditugu. Beharbada, une gogoangarrienak Everesterako lehenengo espedizio biak izan ziren, 1974koa (Tximist espedizioa) eta 1980koa. Haien historia kitzikagarria komiki bihurtu dute Ramon Olasagastik eta César Llagunok.

2 orri_cmyk

“Everest. Herri oso bat gailurrean” liburuak espedizio haiek gainditu zituzten oztopoak kontatzen ditu: finantzazioa, eragozpen politikoak, erorikoak, etsipenak, porrotak, zalantzak… eta baita erakutsitako adorea, grina, ilusioa eta jakintza. 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak ikurriña munduko tontorrean haizatu zuenean, herri oso bat zuen alboan, hain izan baitzen igoera hura talde-lan zabalaren emaitza.

Historia hori Ramon Olasagastik josi du eta César Llagunok jarri du irudietan. Horrela sortu da komiki hau, bera ere talde-lanaren emaitza, Sua Edizioak eta Mendifilm Festival jaialdia elkarlanean aritu dira eta argitaratzeko.

This slideshow requires JavaScript.

1 thought on “Everest, herria gailurrera eraman zuen balentriaren komikia

  1. Nere postekin loturak: “Everest. Herri oso bat gailurrean” komikiaren bigarren edizioa, salgai | Euskal Herria liburuak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s