Adi Natura bilduma berria abian jarri du Suak bere 35. urteurrenean

Aurton 35 urte beteko ditu Sua Edizioak argitaletxeak. Bide luzea, polita eta oparoa izan da baina oraingo honetan atzera barik aurrera begiratu nahi dugu. Izan ere, gure motxilak tontor eta montor beterik daude, baina, zabaltzen baditugu, oroitzapenak adina proiektu eta asmo berri aurkituko ditugu. Eta gaur horietako batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu, gaztetxoei begirako sail berri bat ireki baitugu, Adi bilduma, eta hiru liburu kitzikagarrirekin dator.

Adi bildumaren filosofia natura eta gaztetxoen arteko harremana erraztea da. Alegia, gure inguru hurbila ezagutzera ematea eta harekiko interesa eta jakin-mina piztea. Helburu horrekin jaio da, esate baterako, Basoko sekretuak, gazte naturalisten koadernoa. Koadernoak landare eta animalia espezieak ezagutzeko gakoak eskainiko dizkie gaztetxoei, haien arrastoak non eta nola aurkitu, haien ohituren eta bizitokien berri eman. Horrez gain, badakartza naturan esperimentuak eta jarduerak egiteko irizpideak.Hona hemen aurrerapen txiki bat:

Ipuinak ere bide egokia izan daitezke txikienak naturarekiko harremanetan sartzeko. Horretara datoz Narrasean eta Nork hil du trikua? liburuak. Lehenengoak (3-6 urte) etxe inguruko animaliak ezagutzera ematea du helburu. Bigarrenak, berriz, (8-10 urte) trikuaren heriotza argitu nahi du, nobela beltza balitz bezala. Auto batek harrapatuta hil da? Beste animalia batek eraso egin ote dio? Isilpeko ehiztariren batek akaso?

Eta hau guztiau gutxi balitz, Piricuentos. Cuentos y rutas montañeras con niños liburua atera du Sua Edizioak-ek. Bertan Pirinioetan umeekin egiteko moduko ibilbide andana dakar eta, horiei atxikita, paraje horietan bertan girotutako ipuin ederrak, ilustrazio zoragarriekin. Liburu paregabea.

“Cuando la montaña es un cuento”, Antxon Iturrizaren mendi kontakizunak

MONTAÑA_cuento_SUA

Antxon Iturriza Aizpel mendizaleak “Cuando la montaña es un cuento” ipuin bilduma argitaratu du Sua Edizioak-ekin. Narrazio guztiak mendiarekin lotuta daude.

Fantasia lagun, Iturrizak hango eta hemengo kontuak nahastu ditu: Karakorum aldeko ibarretan piztutako amodio ezinezkoa, Boli Kostako mendi baten inguruan gertatutako sineskera talka, Erronkari ibaxako artzaina eta artaldea Bardeetara daraman bidea, eta Araotz, Mali edo Alpeetan kokatutako beste hamaika istorio.

Orotara, liburuak 23 narrazio dakartza. Haien ondoan, ipuinak ilustratzeko Jenny Egusquizak beren-beregi egindako akuarelak ageri dira.

Antxon Iturriza (Donostia, 1948) aspaldian hasi zen mendiaz idazten Euskal Herriko hedabideetan. Besteak beste, “Euskal Herria munduaren goiko mugetan”, “Biografía sentimental del montañismo vasco” eta “Historia testimonial del montañismo vasco”ko hiru liburuki argitaratu ditu.

This slideshow requires JavaScript.