Arantzazu, santutegia liburu

portadas prueba.indd

Arteak, historiak, nortasunak, fedeak eta naturak bat egiten duten lekua da Arantzazuko santutegia. Itzal handia eduki du Euskal Herriaren luze zabalean. “Arantzazu y parque natural de Aizkorri-Aratz. Historia, arte y excursiones” liburuak (Sua Edizioak, 2016) bikain islatu zuen. Argazki zoragarriek (Raúl Esteban) artearen eta naturaren arteko auzolanaren emaitza bere ederrean gorde dute. Testuetan, aldiz, Arantzazuk Euskal Herrian eskuratu duen itzalaren nondik norakoak aurkituko ditugu, irakurketa atsegin baten bidez, baita inguruko natura ezagutzeko gakoak eta ibilbideak ere.

Liburuaren aukeraketa txiki bat utzi dugu beheko estekan. Jakin-mina piztu nahi dugu, euskaldunok bisitatu beharreko lekua baita Arantzazu, dela arteagatik, dela naturagatik, dela fedea, historia edo legendagatik. Ez galdu, gero!

gandiaga_ARANTZAZU_sareak

“SOS Himalaya”, relatos solidarios para el techo del mundo

Portadas Himalaya(3ed).indd

Hoy traemos a este rincón un libro especial. La colección de relatos montañeros “SOS Himalaya” (Sua Edizioak, 2018) nació con una clara vocación solidaria. De esta manera, los beneficios de este libro (derechos de autor y beneficio editorial) se han dirigido, y se dirigen, al proyecto de construcción de un hospital en el valle de Makalu que pilota la fundación Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya.

El libro está prologado por Sherpa Pasang, Migma Dorjee Sherpa y Juan Manuel Sotillos. Los 30 relatos aparecen sazonados con espectaculares fotografías del Himalaya. Estos son los autores de los textos: Koldo Aldaz, Sebastián Alvaro, Josep Manuel Anglada, María Climent, Xavi Arias, Gregorio Ariz, Josu Bereziartua, Oscar Cadiach, Jordi Corominas, Kike de Pablo, Óscar Gogorza, Alberto Iñurrategi, Kilian Jornet, Chus Lago, Ferrán Latorre, Juanra Madariaga, Nives Meroi, Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Carlos Pauner, Jordi Pons, Ramón Portilla, los hermanos Eneko e Iker Pou, Juanjo San Sebastián, Araceli Segarra, Carlos Suarez, Jordi Tosas, Alex Txikon, Felipe Uriarte, Silvia Vidal, Julio Villar y Mikel Zabalza.

Bajo estas líneas os dejamos un enlace con una pequeña muestra (introducción, índice y relato de María Climent). La lectura puede ser un placer y una actividad solidaria al mismo tiempo.

HIMALAYAsareak

“SOS Himalaya”, elkartasun narrazioak munduko tontorrera

Portadas Himalaya(3ed).indd

Liburu berezia dakargu oraingo honetan.  “SOS Himalaya” (Sua Edizioak, 2018) mendi narrazio sorta elkartasunerako jaio zen. Horrela, liburuaren etekinak (hala egileen eskubideak nola argitaletxearen etekinak) Makalu ibarrean ospitalea finantzatzera bideratu dira. Proiektua Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya fundazioaren esku garatzen ari da.

Liburuaren hitzaurreak Sherpa Pasang, Migma Dorjee Sherpa eta Juan Manuel Sotillosi zor zaizkie. Ondoren, 30 kontakizun, Himalayako argazki itzelekin tartekaturik. Ondoko hauek dira testuen egileak: Koldo Aldaz, Sebastián Alvaro, Josep Manuel Anglada, Xavi Arias, Gregorio Ariz, Maria Climent, Josu Bereziartua, Oscar Cadiach, Jordi Corominas, Kike de Pablo, Oscar Gogorza, Alberto Iñurrategi, Kilian Jornet, Chus Lago, Ferrán Latorre, Juanra Madariaga, Nives Meroi, Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Carlos Pauner, Jordi Pons, Ramón Portilla, Eneko eta Iker Pou anaiak, Juanjo San Sebastián, Araceli Segarra, Carlos Suarez, Jordi Tosas, Alex Txikon, Felipe Uriarte, Silvia Vidal, Julio Villar eta Mikel Zabalza.

Lerro hauen azpiko estekan erakusgarri txiki bat paratu dugu: hitzaurrea, aurkibidea eta Maria Climenten narrazioa). Irakurketa plazerra eta elkartasuna izan daiteke batera.

HIMALAYAsareak