“Rutas singulares con hamaiketako”, a ze plana!

Cubierta.indd

Zer hobeagorik goiza naturaren erdian gozatzen ematea baino? Goiza naturaren erdian gozatzen eman ondoren lagun arteko hamaiketako bikainaz burutzea. Hori da Sua Edizioak argitaletxearen liburu berriak, “Rutas singulares con hamaiketako” izenekoak, proposatzen digun plan itzela. Orotara 46 txango dira, zein baino zein ederragoa, eta guztietan hamaiketakoa non egin gomendatzen digu, dela aterpetxe, ostatu, benta edo taberna.

Egileak, Alberto Murok alegia, hamarna txango proposatu digu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta sei gehiago Ipar Euskal Herrian. Ibilbide horietan gailur klasiko batzuen inguruan ibiliko gara, baina gehienetan jende gutxi ibiltzen den eremu zoragarrietara eramango gaitu. Hamaiketakoak egiteko ere mendizaleen artean ospe handiko lokalak ez ezik (Juan Pitoren benta, Urbiako fonda, Pagasarriko aterpetxea…) otordu gozoa egiteko aterpetxe eta ostatu bikainak proposatzen dizkigu.

hamaiketakos.indd

Txango bakoitzak ibilbidearen deskribapen zehatza, ostatuaren gaineko informazioa, mapa, fitxa teknikoa eta argazkiak dakartza.

Alberto Muro argazkilaria, gidaria, kazetaria eta, batez ere, Euskal Herria goitik behera ezagutzen duen mendizalea da. Sarritan egin du lan Suarekin.

hamaiketakos.indd

Mapas Pirenaicos bildumako lau ale berri: Belagua, Anboto, Gorbeia eta Bidasoa

PORTADA MP Belagua01.inddMapas Pirenaicos bilduma arrakastatsuak lau izenburu berri ekarri ditu azken asteetan liburudendetara. Mendizaleen kuttunak dira, gainera, mapa berriek islatu dituzten eremuak. Egin kontu: Belagua-Zuriza, Gorbeiako parke naturala, Anboto-Udalatx (Urkiolako parke naturala) eta Bidasoa-Bertiz  eskualdea (Bertizko parke naturala barne).

Bilduma honetan ohi den bezala, Miguel Angulo adituak osatu ditu lau mapok. Erabat gaurkotuta daude, GPSrako egokiturik eta 1:25.000 eskalan aurkezturik, xehetasun guztiak jasotzeko. Besteak beste, eskualde horietako ibilbide seinaleztatu guztiak  (SL, PR, GR…) islatu dituzte mapa hauek.

Gainera, mapek liburuxka ere badakarte. Sua Edizioak eta Gorka Lopez mendizale saiatuak adostu eta gasteiztar idazleak garatutako hamabost txango eta igoera aurkituko dituzue bertan, zein baino zein erakargarriago. Ibilbide horietako trackak Suaren webgunean aurkituko dituzue, deskargarako listo.

PORTADA MP Anboto-Udalatx01.inddDagoeneko hamalau dira Mapas Pirenaicos 1:25.000 bildumako tituluak. Horietako hamar Euskal Herriko eskualdeei dagozkie, ia denak mendizaletasunari estu lotutakoak: Iratiko Oihana, Baztan, Aizkorri-Aratz, Aralar, Urbasa eta Leire, orain aurkeztutako lau horiekin batera.

2014an agertu zenetik, bilduma horrek arrakasta handia lortu du mendizaleen artean. Hain da horrela ezen denbora gutxian mapa bilduma horretako titulu batzuk agortu eta berriz argitaratu behar izan diren.