“Parque natural de Izki”, altxor ederra denon eskura dago

EH37_IZKI(cubierta).indd

Urte berriarekin batera Euskal Herria Liburuak bildumak argitara atera du oharkabean igaro izaten den altxor ikaragarria: Izkiko parke naturala (Araba), gure herriko biodibertsitatearen tenpluetako bat, oihan, troka, hezegune eta tontor ederren paradisua. Eremu harrigarri hori, gutako gehienontzat ezezagun eta, oro har, gutxitan bisitatua, Jonathan Rubines biologoaren eskutik ezagutuko dugu.

Orotara 9.143 hektarea zabal da Izkiko parke naturala eta Arabako Mendialdeko eskualde ikusgarrian dago. Bere zabalean, hamaika pasaia liluragarri batzen ditu. Guztien artean nabarmentzen da, zelan ez, Euskal Herriko ameztirik zabalena (3.600 hektarea), baina ez dira gutxi pagadi itzelak (batez ere iparraldean), artadi sarriak, haltzadiak… Oihan ederrez gain, Izkik natura-bizitza oparoa gorde du, dela arrano beltza, saizuria edo okil ertaina, hezeguneetan gaindi ibiltzen den sorgin-orratza sorta joria ahaztu gabe.

Liburuaren egilea Jonathan Rubines da, biologoa eta eremu naturalen kudeatzailea. Bertatik bertara ezagutzen ditu Izkiko bazter guztiak. Hogei ibilbide aukeratu ditu Izkiko parke naturala eta inguruak denon esku jartzeko. Harri eta zur ibiliko gara baso itzel, haitzarte harrigarri, ur-jauzi dotore eta mendi tontor lerdenetatik.

This slideshow requires JavaScript.

1 thought on ““Parque natural de Izki”, altxor ederra denon eskura dago

  1. Nere postekin loturak: Ze eingu udan: Itsasmuseuma, Izkiko natura parkea eta Aupa hi | Bilbo Hiria irratia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s