Aurreko astean iragarri genuen bezala, Sua Edizioak smartphonetan (sakelako telefonoetan) 3Dn ikusteko egokituko ditu Mapas Pirenaicos 1:25.000 ataleko mapak. Lehenengo lauak salgai daude, dagoeneko. Horietako bat Euskal Herrikoa da: Belagua-Zuriza, bertan ageri baita Uztarroze eta Auñamendi bitarteko eremua: Izaba, Belagua, San Martin Harria, Belabarze, Ezkaurre eta Anso ibarreko iparraldea (Linza, Acherito…).
Gainerako hirurak Pirinioetako erdialdekoak dira, mendizaleen kuttunak: Monte Perdido-Gavarnie (Ordesako parke naturalaren barrutia dakar), Maladeta-Aneto eta Aiguestortes-San Maurici. Zein baino zein erakargarriagoa.
Mapa bakoitzaren aplikazioak 5,99 euro balio du. Maparekin batera, Gorka Lopezek diseinatutako ibilbideen testuak ere erantsita dakartza. Behean, mapak zelan erabili azaltzen duen tutoriala.