
Ez dago dudarik. La gran ruta de los faros de Euskal Herria liburuak interes handi piztu du, hala publiko zabalaren artean nola hedabideetan. Esaten dugunaren erakusgarri da liburuaren egileari, Javi Pascual Otalorari alegia, egin dioten elkarrizketa andana eta eta liburuak dendetan eduki duen harrera beroa.
Liburuak hamasei etapa proposatzen ditu euskal kostaldeko itsasargi guztiak lotzen dituen ibilbidea osatzeko, hasi Arriluzen, Getxon, eta Biarritzeraino. Gaur egun hamairu dira indarrean dauden itsasargiak, baina horiez gain badira nabigazioa errazteko argi-balizak.
Liburua ezagutu nahi duenarentzat, lerro hauen azpian aurkibidea eta sarrera utzi dugu.
Eta hedabideetan agertutako elkarrizketa sortatik, hemen utzi dugu Radio Euskadin egindakoa:
Eta Berria egunkarian agertutako erreportajea:
https://www.berria.eus/bizigiro/argiari-segika_2120265_102.html
Azkenik, bideo honetan Javi Pascual Otalorak berak liburua zertan den azalduko digu.
Galiziak itsasertz luzea dauka, amaigabea bezain zoragarria, 1.498 km luze. Hondartza harrigarriak, senaiak, kalak eta itsasadar bihurriak, labar arriskutsuak… Horiek guztiak ageri dira