“Los ríos más bellos” Euskal Herria Liburuak bildumako nobedadadea zer esana ematen ari da. Izan ere, irakurleak harrituta gelditu dira ibaietako irudi panoramikoen tamaina eta kalitatearekin. Ibaien argazki itze horiek eskuin aldera zabaltzen dira liburuko hiru orrialde bete arte. Horrela, askotaz gehiago goza daiteke paisaia horien edertasunaz.
Denetara liburuaren baitan 32 altxor gorde dira, ibai bakoitzeko bana, Ibai luze zein mendi lats apal, atal bakoitzean argazki zabalgarri horietako bat aurkituko dugu, dena koloretan, Euskal Herriko ibar ederrenak gure begien aurrean paratzeko.
Argazkiak Koldo Badillok egin ditu. Naturan aditua da eta 2006tik hona sarritan argitaratu du Sua Edizioakekin, Euskal Herria zein el Mundo de los Pirineos aldizkarietan batik bat.