Liburu saridunak

On egin bildumak titulu bi plazaratu ditu dagoeneko. “Rutas y restaurantes con encanto de Navarra” (Sua Edizioak, 2018) lehenengoa izan zen. Hurrengo urtean “Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa” (Sua Edizioak, 2019) etorri zen. Liburu biok hirukote honi zor zaizkio: Josema Azpeitia eta Ritxar Tolosa (arlo gastronomikoa) eta Txusma Perez Azaceta (ibilbideak). Bada, liburu biek eskuratu dituzte publikoaren harrera beroa eta adituen sariak: Nafarroakoak Gourmand Awards 2019eko edizioan mundu mailako hirugarren saria lortu zuen “Culinary Travel /Food Tourism” atalean. Aurretik, estatu espainarreko gastronomia argitalpen onena eskuratu zuen sail horretan bertan.

Orain dela gutxi, “Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa” izan da saritua. Euskadi saria eman dio Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Gastronomia Akademiak arlo horretako 2019ko argitalpen onenari. Hortaz, ez da dudarik, mendia, jatetxeak eta gastronomia elkartzen dituzten liburu bi hauek saridunak dira. On egin!!

This slideshow requires JavaScript.

 

“Rutas y restaurantes con encanto”, Nafarroa dastatzeko eta ibiltzeko leku apartak

cubiertaRUTASyRESTAUR.indd

Suak liburu berezia argitaratu du, mendizaletasuna eta gastronomia uztartzen dituelako. Rutas y restaurantes con encanto de Navarra liburuak plan itzelak proposatzen dizkigu, zeinetan txoko ederretan barrena ibiltzeko txangoak egingo ditugun eta bazkari zoragarriak dastatuko ditugun. Adituen lanaren emaitza da liburua: Ritxar Tolosa argazkilaria eta Josema Azpeitia gastronomian aditutako kazetaria jatetxeez arduratu dira; Txusma Perez Azaceta mendizaleak, ostera, ibilbideak aukeratu ditu.

Orotara 38 dira jatetxeak. Mota guztietako sukaldeak, gustu guztiak asetzeko lain, hala bide ondoko bentak nola nazioartean ospea irabazi duten jatetxeak. Denek merezi dute bisita bat, gastronomia gurtzen duten lekuak direlako eta, seguru gaude, asko gozatuko garelako haien lanaren kalitateaz eta bezeroei egiten dieten harreraz. Hauek dira aukeratutakoak (handi ikusteko egin klik irudien gainean):

Atal bakoitza jatetxearen eta bertako lan-taldearen aurkezpenaz zabaltzen da. Osten, lokalaren jakingarriak biltzen dituen fitxa dakar, baita etxe horretako espezialitatea den errezeta ere. Eta, plana osatzeko, inguruetan egiteko moduko mendi buelta, txango edo paseoa. Bardeetatik Belaguara, Lesakatik Cascantera.

 

This slideshow requires JavaScript.