
Zergatik egiten dugu lo animaliok? Eta zertarako? Kontuan izan lo egitea arriskutsua dela animalia basatientzat, kanpoko ingurunearekin lotura galtzen baita lo gaudenean. Mota guztietako lo kuluxkak topatu daitezke animalion erreinuan: burmuin erdia lokartuta egiten direnak, zutik, etzanda, edo uretan murgilduta, hegan edo murtxikatzen den bitartean gertatzen direnak, segundo gutxitako lo-kuluxkak, edo sei hilabetekoak . Ia animalia espezieak bezainbeste lo egiteko modu daude, eta batzuk benetan dira bitxiak. Jakin nahi duzu nola egiten dute lo animaliek? Has gaitezen bada, eta ez lorik hartu!
Adi Natura bildumako liburu honek, Irati Diez Virtoren testu zoragarriekin eta Maddi Astigarragaren ilustrazio liluragarriekin, umeen interesa piztu nahi du, naturarekiko eta, bereziki, animalia basatiekiko jakin-mina sustatu. Animalia horien eta haien ezaugarri harrigarrien berri izan ahala, irakurleak ere bere burua hobeto ezagutuko du eta, bide batez, ohartuko da noraino garen gizakiok naturaren partaide.
Nahi baduzue kuku bat egin liburuko orrialdeetan barrena, lerro hauen azpian lagin bat laga dugu. Gozatu!