Guía de Vías verdes, tipi-tapa trenbide zaharretatik

VIAS VERDES_EHDatorren ekainean kaleratuko da Euskal Herria Liburuak bildumako hirugarren titulua. ‘Ama Lurra’ eta ‘Rutas por los bosques más bellos’ arrakastatsuen ondoren, ‘Guía de Vías Verdes’ helduko da, bide berdeen gidaliburua alegia, Alberto Muro argazkilari eta idazlearen lana. Liburuko 216 orrialdeetan 38 proposamen aurkituko dituzue oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokitu diren trenbide zaharrak ezagutzeko. Eta horiekin batera, baita bidegorri xarmagarri batzuk ere.

Egiari zor, harrigarria da antzina Euskal Herria zeharkatu zuten trenbideen kopurua, eta are harrigarriago, nondik nora ibili ziren ikusita, sarritan paraje malkartsu eta basatietan barrena atzera eta aurrera aritu ziren eta. Gu, ostera, tipi-tapa ibiliko gara leku liluragarri horietatik, Atxondoko ibar lasaitik esate baterako, edo Barbadun, Bidasoa, Irati eta Leitzaran ibaietako ertzetatik, edo Arabako Mendialdeko bihotzean barrena…

Mapas Pirenaicos 1: 25.000 bilduma berriko trackak, jaisteko prest

PORTADA MP Monte Perdido.indd

Sua Edizioak argitaletxearen webgunean daude, dagoeneko, Mapas Pirenaicos ataleko lehenengo lau tituluetako ibilbideei dagozkien trackak. Gomutan eduki badela izen bateko beste atal bat, baina 1:15.000 eskalan. Bilduma berri honek Cuadernos Pirenaicos historikoa ordezkatuko du. 1:25.000 eskalako mapak teknika kartografikorik aurreratuenez egin ditu Miguel Angulok, baita itxura berrituaz jantzi ere. Haiekin batera, liburuxka batean, inguru horietan egin daitezkeen ibilbiderik interesgarrienak bildu ditu Gorka Lopez mendi-idazlearen landa-lan zehatzaren emaitza.

Oraintsu argitaratutako mapak lau dira: Monte Perdido y Gavarnie, Urbasa, Leire eta Aigüestortes i estany de Sant Maurici. Horietan ageri diren ibilbideen trackak Sua Edizioak-en webgunean daude, eskuragarri. Horretarako, trackak atalera jo behar da eta bertan liburu bakoitzaren azalaren gainean klikatu. Ibilbideen zerrenda zabalduko da gure begien aurrean, dagozkien trackak jaisteko aukerarekin batera.

Basorik ederrenak, Euskal Herria bildumako bigarren zenbakian

ARBOLES. Hayedo. ABODI. Orbaizeta. Nafarroa (E)

Pagadia Abodiko mendietan (Nafarroa). Argazkia: Santi Yaniz.

Euskal Herria bildumako ‘Ama Lurra’ lehenengo tituluaren arrakastaren uberatik dator bigarrena, ‘Rutas por los bosques más bellos’ (Ibilbideak basorik ederrenetatik). Santiago Yaniz argazkilari eta idazle oparoak hamaika iradokizun eman dizkigu zuhaizti zoragarrienetara bidaiatzeko eta, horrela, Euskal Herriko oihanik onenak ezagutzeko.

Ibilbideen deskribapen hutsa dakartzaten liburuetatik urrundu nahi izan dugu oraingo honetan. Alderantziz, helburu nagusia baso bakoitzaren ezagaurriak eta arima aurkitu eta aurkeztu nahi izan dugu, beti ere lekurik ederrenak topatzeko behar bezain besteko informazioa eskainiz jakina.

Orotara, 65 txango legendazko pagadietan barrena ibiltzeko, edo harizti sarrietatik, artadi sorginduetatik, haltzadi eta soto bakartietatik, bertoko pinudietatik…. gure oihanak aurkitu, ezagutu eta, nola ez, maitatu ahal izateko.

portadaBOSQUES.indd