Erromatar lauzak, Erdi Aroko bidarriak, Aro Modernoko galtzadak

EH21 CALZADAS cubierta DEF.indd

Harri zahar hutsak izango dira askorentzat. Baina bere gorenean ikusi izan balituzte ez zuten horrela pentsatuko. III. mendeko autobideak izan ziren, Erdi Aroko etorbideak, XVIII. mendeko autopistak. Gaur zati labur batzuk baino ez ditugu aurkituko, sarritan erdi ezkutaturik, beste askotan desitxuratuta edo zeharo aldatuta. Baina oraindik ere plazer hutsa da lauza higatu horietatik tipi-tapa ibiltzea, mendian gora igotzea edo naturan barneratzea. Eta zeintzuk ote dira? Non daude? Lerroon azpian “Rutas por calzadas y viejos caminos” liburuko txango zerrenda daukazue (egin klik irudiaren gainean handiago ikusteko).

Gu noiz joango begira daude, beraz, erromatar galtzadak (Berrotzakoa edo Deierriko Garisoaingoak kasu), Erdi Aroko bidarriak (Ziortzara igotzen dena, adibidez), meatzarien eta artzainen behialako bideak (Arritzaga edo Intzolakoak), Arabako posta bide zaharra edo mendietan gora eta behera eginez bailarak lotzen zituzten galtzada ahaztuak (Berraona, Urbasa…). Horietan barrena abiatzen garenean zirrara sentituko dugu ezinbestean, gure oinpeko harri zahar horien gainetik azken bi mila urteetako historia isuri delako.

 

 

“Rutas por calzadas”, bide zahar zoragarri horiek

EH21_calzadasazalalbotikGure herria alderdi guztietatik begiratuta agertzeko eta, bereziki, gutxien ezagutzen ditugun ondare atalak agerian jartzeko borondateari eusten, Euskal Herria Liburuak bildumako maiatzeko aleak txango eta mendi-igoera sorta berritzailea dakar aldean. Liburua “Rutas por calzadas y caminos históricos” da, Santi Yaniz adituak eginda, eta oraindik ere, zatika izan arren, badiren bide zahar eta galtzadak jarri ditu protagonista.

Liburuan 28 galtzada bildu ditu egileak Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Araban. Erromatar arokoak batzuk, Erdi Arokoak besteak, Aro Modernokoak berrienak. Horietan barrena 30etik gora ibilbide proposatu ditu Yanizek, kasu batzuetan galtzada beraren zati desberdinak ezagutu ahal izateko.

Horrela, behialako bideetatik igoko ditugu mendiak, harlauza higatuak zapalduz zeharkatuko ditugu haitzarteak eta zabaletatik tipi-tapa ibiliko gara. Edertasun handiko eta kultur balio ikaragarriko parajetan barrena eramango gaituzte eta, batez ere, Euskal Herriko leku “berriak” ezagutuko ditugu edo, lehenago egonda bagaude, beste begi batzuekin ikusiko ditugu.

Santi Yaniz Euskal Herria goitik behera ibilita dago eta ondo baino hobeto ezagutzen ditu hango eta hemengo bazterrak. Argazkilaria eta kazetaria, zazpi liburu argitaratu du Suarekin, tartean Euskal Herria Liburuak bildumako batzuk. Denei harrera beroa egin diete mendizaleek. “Rutas por calzadas” honetan bidarri zahar horiek banan-bana deskribatu ditu eta, jarraian, ibilbidea proposatu. Txango bakoitzak aldean dakartza fitxa teknikoa, mapa eta, jakina, Yanizen argazki zoragarriak. Euskal Herria Liburuak bilduman lehenengoz, dronetatik ateratako argazki zenitalak ageri dira liburu honetan.

This slideshow requires JavaScript.