Hemen dira Arabako herri xarmagarriak

Araba ezagutzen duzu? Euskal Herria Liburuak bildumako ale berriak, “Puebos de Araba con encanto”k alegia, herrialdeko hogeita bost herri aukeratu aurkezten ditu, gure ustez, Arabako ederrenetakoak. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Liburuko azaleko herria ezagutu duzu? Eta post honetako argazkietan ageri direnak?

Segurutik, nork bere zerrenda egingo luke, Araban asko direlako xarma darien herriak. Eta, zalantzarik gabe, mota askotako herriak agertuko lirateke. Aukeraketa guztietan, esate baterako, herri harresidunak izango lirateke, baserri auzoak, mendiaren gerizan bildutako ergoienak, muino gainean altxatutako herrixkak…

Gesaltza-Añana.

Liburu honek, batez ere, gonbidapena dakar aldean, Arabako geografia oparo eta ederra ezagutzera eta gozatzera irtetzeko gonbidapena alegia. Egileak, Javi Pascual Otalorak, herriak banan-bana deskribatu ditu, haien xarmaren nondik norakoak jaso ditu eta, gainera, inguruetan txangoa egiteko proposamena erantsi du. Plan ederra.

Lerro hauen azpian liburuko hogeita bost herrien zerrenda utzi dizuegu, baita mapan kokatu ere. Ezagutu nahi?

Oparitu Euskal Herria

Euskal Herria maite dugu, bertoko mendiak, oihanak, herriak, ibaiak, itsasoak, ordekak, labarrak, landareak, animaliak eta hiriak. Historia eta artea ere maite ditugu, jakina, hala artelanik ospetsuenak nola bide bazter bakartian agertzen zaizkigun ale apalak. Eta maite dugu hara eta hona gabiltzanean aurkituko dugun jendea. Zer egokiagorik maite dugun guzti hori ezagutzeko bidea oparitzea baino? Zer politagoa Euskal Herria opari ematea baino?

Bada, bai. Horixe proposatu nahi dizugu. Oparitu ezazu 2021 urteko Euskal Herria Liburuaken harpidetza eta maite duzun hori maite dituzun pertsonekin partekatuko duzu. Zure partez, datorren urteko sei liburuak bidaliko dizkiegu, Euskal Herriarekin goza dezaten. Eta, gainera, Sua Edizioak-en liburuetan %25eko deskontua edukiko dute.

2021ean Euskal Herriaz gozatzeko aukera emango diguten sei liburu gehiago argitaratuko ditu bildumak: mendi bizikletarako ibilbiderik onenak, Urbasa-Andia parke naturalaren gida, aterpetxetik abiatuta egiteko mendi txangoak, gazteluetarako igoerak, Euskal Herriko produktuak eta ibai ondoko bideak.

Euskal Herria oparitu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Urteko harpidetzak 59,90 euro balio du. Esaguzu nori bidali nahi diozun eta guk helaraziko diogu.

Hemen aurkituko gaituzu:

Tel. 944 169 430 Whatsapp: 635 729 639 Email: bezero@sua.eus

“Pueblos de Araba con encanto”, Arabako ederrak

Dagoeneko Araba ez da zazpigarren alaba hura, baina oraindik ez da merezi duen bezain ezaguna. “Pueblos de Araba con encanto” liburuak lau haizetara zabaldu nahi du zein ederra den Araba. Eskualde guztietan hara eta hona ibili eta gero, 25 herri hautatu aurkeztu dizkigu. Horietako batzuk zelai berdeetan zipriztinduriko baserri auzoak dira, edo Errioxako muino gotortuak, mendialdeko herrixka urrunak, gatzaga zaharrak eta, hara, baita kostaldeko herriren bat ere, liburuaren azal zoragarrian ikusten den bezala. Handiagoak eta ospetsuagoak batzuk, txiki-txikiak eta gutxi entzundakoak besteak. Araba, bere ederrean.

Egileak, Javi Pascual Otalorak alegia, herri hauetan barrena eramango gaitu, gora eta behera, ezker-eskuin, haien izatearen berri emateko eta lekuan lekuko harribitxiak ezagutzera emateko. Gainera, bisita bakoitzarekin inguruetan egiteko moduko ibilbide eder bana proposatzen digu, Arabako herri polit hauetarako txangoa ahaztezina izan dadin.

Esaten dugunaren erakusgarri, lerroon azpiko estekan herri hauetako bat aurkituko duzue. Labraza da, Arabar Errioxako altxor gotortua. Gustatuko zaizuelakoan, ondo ibili Arabatik!