Los mapas pirenaicos, ahora en 3D para móviles

La histórica editorial de montaña Sua Edizioak, a punto de cumplir 30 años, da un salto importante en el mundo de la cartografía de la mano de las nuevas tecnologías.
Presenta una app en 3D para smartphones con sistema Android e IOS  de su colección de Mapas Pirenaicos 1:25.000, realizada por Miguel Angulo y escrita por Gorka López.
Constituye un antes y un después en la cartografía pirenaica. Un tipo de aplicación novedosa en Europa. En los próximos días se pondrán a la venta los primeros mapas, a través de las webs sua.eus y elkar.eus.

PRESENTACIONES:

Barcelona. Centre Excursionista de Catalunya. CEC.

c/ Paradís, 10 pral. 08002 Barcelona. Tel: 933 152 311.
Miércoles, 21 de junio, a las 19.30 h

Donostia. Club Vasco de Campig. CVC.
Prim Kalea, 35, 20006 Donostia. Tel: 943 27 18 66.
Jueves, 22 de junio, a las 19.00 h

Pirinioetako mapak, 3Dn sakelako telefonoetarako

Sua Edizioak mendi gaietako argitaletxeak egundoko jauzia egin berri du kartografiaren arloan teknologia berrien eskutik. Mapas Pirenaicos 1:25.000 bildumako mapak 3Dn ikusteko egokitu ditu sakeleko telefonoetan erabili ahal izateko.
Horretarako, Android edo IOS sistemadun smartphonetarako aplikazioak sortu ditu. Horietan hiru dimentsioetan ikusi ahal izango dira Miguel Angulok egindako mapak eta lagungarri edukiko ditu Gorka Lopez mendizalearen testuak.
Mota honetako lehenengo aplikazioak dira Europan. Lehenengo aleak datozen egunetan jarriko dira deskartzeko moduan sua.eus eta elkar.eus webguneetan.
Aurkezpenak:

Barcelona Centre Excursionista de Catalunya. CEC.Paradís, 10 pral. 08002 Barcelona. Tel: 933 152 311.
Ekainak 21. 19:30ean

Donostia Club Vasco de Campig. CVC.
Prim Kalea, 35, 20006 Donostia. Tel: 943 27 18 66.
Ekainak 22. 19.00etan.

Bardeak, Val d’Aran eta Aragoi ibarreko mapa berriak kaleratu ditu Suak

MP BARDENAS.indd

Mapas Pirenaicos bildumak sona handia lortu du honez gero mendizaleen artean. Oraingoan hiru izenburu berri dakartza, horietako bat Bardeak (Nafarroa) eta gainerako biak Pirinio aldekoak: Val d’Aran (Lleida) eta Valle de Aragón-Canfranc (Huesca).

Bardeetako mapa bikoitza da, eremu osoa bildu ahal izateko. Hortaz, maparen alde batean Bardea Zuria dago eta bestean Bardea Beltza. Bilduma honek ohi duen bezala, 1:25.000 eskala erabili da eta, hortaz, kalitate handiko kartografia izateaz gain, txangozalearentzat oso erabilgarria da. Beti bezala, Miguel Angulo adituak egin ditu mapok.

Hala Bardeetako mapak nola Val d’Aran eta Valle de Aragón-Canfrancekoek ibilbide seinaleztatu guztiak bildu dituzte, izan oinezkoentzat edo bttn dabiltzanentzat. Gainera, kartografian ageri gira Gorka Lopez mendizale adituak diseinatutako hamabost txangoak (paseoak eta igoerak). Ibilbide horiek xehetasunez deskribatu ditu maparekin batera banatutako liburuxkan. Zalantza barik, modu zoragarria eskaintzen dute natur eremu horietan barrena ibiliz gozatzeko eta ezagutzeko. Ez dezagun ahaztu balio handiko parajeak direla. Bardeak, esate baterako, parke natural izendatu zituen Nafarroako Gobernuak eta biosferako erreserba Unescok.