“Parque natural de Izki”, harrera beroa jaso duen liburu bikaina

Eskualde zoragarria da Arabako Mendialdea, eremu natural jorien gordeleku. Horietako bat da Izkiko parke naturala, 9.000 hektarea zabal den esparru babestu itzela. Lekurik ederrenak ezagutzeko hogei ibilbide bildu ditu Jonathan Rubines biologoak “Parque natural de Izki” liburuan. Liburu handia osatu du, eta tamainako erantzuna jaso du: hilabete darama salduenen zerrendan Elkar liburu-dendetan.

Izan ere, bigarren ere egon da erdarazko ez-fizkioa atalean, astebetez. Gainerakoetan, hirugarren edo laugarren salduena izan da. Harrera itzela egin diote mendizaleek, dudarik ez da. Zer dauka ba liburu honek? Alde batetik, natur eremu harrigarri eta oparoak eduki arren euskal herritar gehienontzat oso ezezaguna den parke naturala eman du ezagutzera. Bestetik, hogei ibilbide zoragarri proposatu ditu, mota guztietako paisaietan barrena: haitzarteak eta trokak, ibaiertzak eta ur-jauziak, ameztiak eta pagadiak, aintzirak eta ubideak, eremiten kobazuloak eta mandazainen bideak… eta, jakina, mendi tontor ederrak. Hemen dago zerrenda osorik:

EH37_IZKI7aurkibidea

Ibilbideak ez ezik, liburuak badakartza zazpi kontu eta istorio Izkiko bazterrak, herriak eta jendeak hobeto ezagutzeko. Izkiko altxorra guztion esku egotea Izkiko belaunaldi askori zor diogu eta.

EH37_IZKI7

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s