Inolako zalantzarik gabe, zure gustukoak izango dira Euskal Herria Liburuak bildumak 2018an plazaratuko dituen nobedadeak. Gu seguru gaude, kalitatetik eta dibertsitatetik abiatuta, proposamen itzelak dakartzatelako, Euskal Herria maite duen edonor, herri hau ezagutu eta ibili nahi duen edozein, sorgintzeko modukoak. Plan ezberdin, erakagargarri eta kitzikagarriak. Euskal Herria, bere ederrean.
Laster da hemen “Excursiones por lagos, embalses y humedales”, Josean Gil-Garcia arabar mendizalearen eskutik 36 hezegune zoragarritara eramango gaituena. Martxoan, ostera, “Parque natural de Gorbeia. Guía completa y excursiones” gidaliburuaren txanda etorriko da. Alberto Muroren testu eta argazkiez ehunduta, Gorbeiako natura-eremu liluragarriak bisitatu nahi dituzten guztientzat ezinbestekoa bilakatu da.
Maiatzak harribitxia ekarriko digu, “Rutas para descubrir árboles monumentales”, Jonathan Rubines eta Marta Villotak atondutakoa. Bere orrialdeetan barrena hamaika txango zoragarri aurkituko ditugu, beti ere aparteko zuhaitz edo zuhaiztien sariaz egoki horniturik.
Mendizaleenek uztaileko liburuari erreparatuko diote, Joana Garciak eta Txemi de los Doloresek prestatu duten “Excursiones por crestas y cordarles” alegia. Nork esango dio ezetz gure mendi bizkar gomutagarrienen gainean zamalkatzeko gonbite kitzikagarriari?
Irailean Juan Carlos Muñoz argazkilariaren eta Mar Ramirez natur adituaren “Rutas a foces, gargantas y desfiladeros” liburua plazaratuko da. Ezin egokiagoa gure haitzarterik ikusgarrienak bertatik bertara ezagutzeko eta arroila horietan gorde diren natura-altxorrez, historiaz eta legendez gozatzeko.
Urteko azkena ere ez da makala izango. Alberto Muroren “Excursiones a valles escondidos” liburuak gure esku jarriko ditu gaur egun turismo ildo eta ibilbide nagusietatik aparte gelditu diren ibar zoragarriak. Bake, natura eta edertasun eremu horiek, ziur gaude, liluratu egingo gaituzte.