Itzela da Guía de los pueblos amurallados gidaliburuak piztu duen jakin-mina. Euskal Herria Liburuak bildumako ale horrek gure herrietan gorde diren harresien multzoaren gaineko interesa hauspotu du. Esaten dugunaren erakusgarri dira irakurleek egin dioten harrera beroa eta hedabideek eman dioten lekua.
Liburuak 28 herri harresidun batu ditu. Horietan zerka zaharren atal garrantzitsuak gorde dituzte. Lekuan lekuko harresien bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera islatu ditu gidaliburuak. Horrez gain, bisitarako ibilbide bat proposatu eta antzinako zein gaur egungo defentsa horma horien kokapena zehazten dituen planoa erantsi zaio.
Liburuko 28 herri harresidunak ondoko hauek dira:
Zerrenda horretakoez gain, 30en bat herri gehiago jaso ditu, laburrago, harresi zati apalagoak dituztelako.
Bestalde, herri harresidunen gidaliburua hizpide izan dute hedabide askok, hala prentsa idatzian (Berria), nola irratian (Bilboko Herri Irratia, Onda Vasca, Radio Vitoria, Radio Euskadi) eta tebistan (ETB1eko Azpimarra saioa).