Euskal Herriko megalitorik ikusgarrienak

Hona hemen “Dólmenes, crómlech y menhires” liburuko aurkibidea. Klikatu irudiaren gainean eta handitu egingo da. Bertan daude Euskal Herriko megalitorik ederrenak, hasi Valderejon eta Nafarroa Beheraraino. Trikuharriak, mairubaratzak edo harrespilak, zutarriak edo iruinarriak… legendaz eta sinismen zaharrez jantzitako harri sorgindu hauek helburu, txango zoragarriak egingo ditugu Alberto Muro argazkilari eta gidariaren eskutik.

Txangoak trikuharri, iruinarri eta harrespiletara

eh-19-megalitosGure mendietako lepo eta harrateetan zazpi eder daude. Gehienak, edertasun naturalak dira, alegia, natura bere ederrean, paisaiaren zoragarria; baina badira beste anitz pertsonei zor zaizkienak, kulturari lotutakoak, historiaren lekukoak, etnografikoak. Hain da horrela ezen Euskal Herriko mendiak aire libreko museo erraldoi gisa ikustea ere badagoen, prehistoriako milaka monumenturen gordailu. Ikusgarrienak Euskal Herria Liburuak bildumako ale berrian ageri dira: “Dólmenes, crómlech y menhires”, Alberto Murorena.

Liburuak monumentu megalitikoetaraino eramango gaituzten 34 txango dakartza. Zazpi herrialdeetan barrena ibiliko gara, Arabako Errioxatik edo Artaxoatik Belagua edo Behorlegiraino. Jakina, zerrendan megalitorik esanguratsuenak ageri dira: Chabola de la Hechicera edo Sorginetxe bezalako trikuharri dotoreak, Oianlekuko mairubaratzak, Ilarritako nekropoli itzela eta bost metro altu den Kurutzeganeko iruinarria. Baina, horiez gain, gutxi batzuek besterik ezagutzen ez dituztenak ere bildu ditu liburuak: Kuartango ibarreko trikuharriak, Busturiko iruinarri pertsona formakoa, Longarreko hipogeoa (Viana).

Monumentu horien bila Alberto Muroren eskutik joango gara. Argazkilaria, kazetaria eta gidaria, Euskal Herria goitik behera eta alderik alde ibilitakoa da. Liburuko irudi ederrek monumentu horiek bertatik bertara ikusteko grina piztuko digute. Are gehiago jakinda leku horiek askotan paraje kitzikagarriak direla. Bertaraino iristen lagunduko digute liburuko testuek, mapek eta fitxa teknikoek. Ez dago galtzerik.

This slideshow requires JavaScript.