Uda honetan eguzkia, itsasoa, mendia, herri xarmagarriak eta inguru naturaletan zeharreko ibilaldiak bilatzen dituenak “Cádiz. Pueblos con encanto y las mejores rutas de senderismo” liburuan aurkituko ditu. David Munilla adituaren eskutik dator eta hemeretzi herri kadiztar bildu ditu, beren edertasunagatik nabarmentzen direnak, baita hogeita hamar bat ibilaldi ere, bere geografia jostarian barrena. Mendiguneak, landazabala eta kostaldea uztartzen dituen liburu honek bere indar bisualaz eta deskribapen iradokitzaileen bidez liluratuko gaitu.
Ez dugu esateagatik esaten. Lerro hauen azpiko estekan aurkibidea utziko dugu, sarrera, ibilbideetako bat eta aukeratutako herrietako bat: Vejer de la Frontera. Estekan klik egiten duenak egiaztatuko du liburuari buruz esaten duguna, nolanahi ere, labur geratzen dela. Bidaia ona!