Excursiones a ventanas naturales, bidaia ikusgarria Santi Yanizen eskutik

VENTANAS NATURALES

Ez gara oso oker ibiliko Euskal Herria bildumako liburu berria, Excursiones a ventanas naturales alegia, euskal mendizaleen artean klasiko bihurtuko dela esaten badugu. Badauzka eduki horretarako behar beste dohain. Alde batetik, gure mendietako haitzetan zabaldutako zulo, lehio eta zubietara eramango gaitu, leku liluragarriak, sorginduak, elezaharrei atxikiak edo natur balio handiko bazterretan txertatuak.

Beste aldetik, egileak ahalegin itzela egin du liburua irakurtzen dutenen harridura sortzeko eta lortu ere lortu du. Berrogeita hamar dira erakusten dizkigun haitzetako zuloak, tartean direla klasiko guztiak (Atxulaor Itxinan, Atekagaitz Itxasun, Sandriati edo San Adrian Aizkorrin…) eta lekuan lekuko bizilagunek besterik ezagutzen ez duten beste asko ere (Karrantza, Arcena, Arkamo eta Entziako mendietakoak, Irunberriko Trinitatea…). Itsasbazterrari ere erreparatu dio, hasi Bakion eta Biarritzeraino.

Hori dena gutxi balitz, testuak jakingarriz beterik datoz, haitzetako zuloen kokapena zehatz-mehatz azaltzen duten mapak alboan dituztela. Eta, jakina, argazkiak. Santi Yanizek ohi duen maisutasunaz islatu ditu leku liluragarri horiek, sarritan une gogoangarrietan harrapaturik, alegia, argiek edo eguraldiek itxura sorgindua erantsi dietenean.

45_BIARRITZ_DSC008417_HIRUATXETA_DSC3890b 2

1 thought on “Excursiones a ventanas naturales, bidaia ikusgarria Santi Yanizen eskutik

  1. Nere postekin loturak: Haitzetako zuloak, Karrantza eta Arcenatik Biarritz eta Leireraino | Euskal Herria liburuak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s