Sartzaleta (Allinibarra, Nafarroa). Lokizko haitzetan induskatutako zulo ikusgarria.
Aste gutxi batzuk besterik ez du behar izan Ventanas naturales liburuak mendizaleen arreta bereganatzeko. Santi Yanizen lanak eduki berritzaileari zor dio arrakasta hori. Euskal Herria Liburuak bildumako titulu horrek orain arte oharkabean igaro litezkeen leku zoragarriak plazaratu ditu. Horietako eskutada bat besterik ez zen berez ezaguna (Jentilzubi, Baltzola, Atekagaitz …).
Horixe da, hain zuzen, liburuaren bertute nagusia, naturaren altxor horiek -50, orotara- argitara atera, dagozkien ezaugarriez aurkeztu, benetako garrantzia aitortu eta mendizaleen esku utzi izana alegia. Zeintzuk dira altxor horiek? Behean argitaratu dugu liburuko aurkibidea, aukeratutako 50 zuloekin. Batzuen ospea Euskal Herri osora zabaldu da, baina gehienak lekuan bertan besterik ez dituzte ezagutzen. Eta batzuetan, ezta hori ere ez. Horra hor aukera, beraz, nahi duenarentzat, Euskal Herria sakonago ezagutzeko eta, batez ere, paisaiari beste era batera begiratzeko.